viernes, 20 de septiembre de 2013

Blogaren Aurkezpena

Kaixo, jaun/andre guztioi eta ongi etorri Paul, Josu eta Peru-ren blog-era. Paul eta Josu, txikitatik joan gara eskolara eta futbola gustatzen zaigu, baina, batek Athletic Club-eko zalea da eta bestea Real Madril-ekoa. Txikitan, asko gustatzen zitzaidanez futbola, nire amak talde batean apuntatu zidan eta nire lehenengo botak Guti jokalariarenak ziren. Horrexegatik, nire bizitzako idoloa da. Paul:  Nire lehen bi aste unibertsitatean jadanik joan dira. Pentsatutakoa baino askoz atsegina da orain arte. Unibertsitatearekiko nuen irudia oso desberdina da, baina badaude beste zenbait gauza berdinak direnak. Hemen aurkitu ditudan irakasleak oso jatorrak dirudite baina lehen momentutik lan mordoak bidali dizkigute. Bestetik, klaseko adiskideak nahiko lagunkoi dirudite, eta pasa den ostugunean izandako pintxopotea zela eta, batzuekin harreman nahiko zabala irabazi dut. Lehenengo bi aste hauek pasata, benetako lana hasiko da, eta prest egon behar naiz etorkizunari begira!

No hay comentarios:

Publicar un comentario