martes, 24 de diciembre de 2013

ETORKIZUNEAN ZER?


Duela bi urte, batxilerreko bigarren urte ukatzen ari nintzenean, helburu bat nuen ezarria nire buruarekin, hezkuntza munduan sartzea eta etorkizunea irakasle on bat bihurtzea. Hasieratik oso argi neukan lehenik IVEF-en sartu nahi nuela, hezkuntzaren kirol saila zelako gogokoen nuena, eta hau ezingo banu lortu irakasle-eskolan sartuko nintzela, kirol gunetik noski. Azkenean, ezin izan nuen IVEF-en sartu selektibitateko meriarengatik, baina irakasle-eskolan sartzeko ateak irekiak neukanez Donostia eta Gasteizen artean aukeratu eta Gasteizera joatea erabaki nuen. Karrera ezberdinak diren arren, irakasle-eskolan ere kirolaren adarretik joateko asmoz sartu nintzan. 

Behin kurtso berria hasita eta lehenengo hilabetetan zehar zer egingo nuen oso argi neukan, zati txiki batean nik uste klase oso gutxitara joan izanaren ondorioa zen hau eta beraz ez nuelako beste adarrik ia ezagutzen. Baina negua eta Gabonak gerturatzen joan ahala geroz eta lan gehiago genituenez ikasgai ezberdinak sakonago ezagutu nituen, etorkizunean ( Unibertsitateko 4.maila eta ondoren) ikasi nahi nuenaz zalantza bat sortuz.

Orduan konturatu nintzan kirolak oso gogoko izan arren hezkuntzan beste arlo asko ere gustuko nituela, eta hauetariko batzuk kirolak bezainbeste. Kurtsoa bukatu zenerako esanda nien gurasoei ez neukala batere argi zer egingo nuen 4.mailan eta handik aurrera, kiroletatik jarraitu, musika arte edo sail hauetan sartu, hizkuntzetara murgildu, karrera bukatuta pedagogian sakondu, edota psikologian, … 

Beraz, aurreko kurtsoa bukatuta zegoela sortuak neuzkan zalantzak ikusirik, aurten hauek gehiago finkatzeko asmoarekin hasi nahiz. Lehen hilean konturatu nintzen ez nuela nire burua argitzea lortzen, eta ez nuen batere argi ezertxo erez bigarren hilabetea iritsi arte. Bigarren hilabete honetan Praktikak egiteko ordua iritsi zitzaigun, eta esan dezaket urakan bat ondoren eguzkia berriz ikustea bezala izan dela Praktiken hilabete hau. Han irakasleekiko gauza asko ikasi nituen, beraien bizitzari, lanari, beharrei, … buruz, baina bereziki Unibertsitatean ikusitakoaren funtzionaltasuna  ikusi nuen, eta honek berriz ere karrerarekiko motibazio izugarria sortarazi zidan, ikasgai askotan ez nuelako eginikoaren helburua ikusten. 

Azkenik esan beharko nuke, urte erdi honetan ikusi eta ikasitakoarekin nire pentsatzeko eta hezkuntza ikusteko modua aldatu egin dela, baina oraindik ere asko aldatuko dela, oraindik ( eta azken finean bizitza osoan zehar) izugarri dudalako ikasteko, baina argi daukat karrerako azken urtean adar bat aukeratu behar dudan arren ez naizela arlo batez bakarrik dakien irakaslea izango eta behi irakasle-eskola bukatuta interesatzen zaizkidan arloen artean aukeratu ordez ahalik eta gehienez ikasten saiatuko naizela, ahalik eta kurtso eta honelako gauza gehien eginez, azken finean gaur egun karrera bukatu eta lana lortzea loteria irabaztea bezain zaila delako.
           

martes, 17 de diciembre de 2013

Josu Jañez-en Mapa Kontzeptuala

Kurtsoaren hasieran IF-ko irakasleak bere ikasgaiaren helburuak argi utzi zigun, horietako bat blog bat eramatea zen. Beraz, lehengo astean blog-a sortu genuen, eta esan zigun aste bakoitzean bi sarrera egin beharko genuela hizkuntzarekin lotuta zeudenak. Horretarako, zenbait saio eman ditugu Informatika gelan, ordenagailuekin esperientzia gehiago izateko eta lan gehienak blogean ipintzeko. Behin, bloga ondo bideratuta egon, klasearekin aurrera joaten ginen, zenbait bideo edo artikulu ikusten. Adibidez, Pigmalion efektua orain ezagutzen dudana. Horretarako, ezinbestekoa zen Informatika gelara joatea, eta hari buruzko arazoak eta irtenbideak bilatu genituen. Asko gustatu zitzaidan ez nuelako ezagutzen esperimentu hori. Hurrengo egunetan, Educación Prohibida deituriko bideoa ikusi genuen, klasean. Ikaragarria izan zen, erakutsi zidalako irakasleek bere ikasleek ezagutzen ez zituztela.

5.astean, LOE/LOMCE legeei buruz hitz egin genuen, eta zenbait testu ikusi genituen. Horren ondorioz, mapa kontzeptual bat egin genuen, gai honi buruz gehien jakin genuena erakusteko. Mapa kontzeptuala erreminta berria zen ikasle askorentzat, baina oso metodo ona zen, zenbait kontzeptu argi uzteko eta eskema mota bat bezala aktuatzen du. Hala ere, LOE/LOMCE-ren legeei buruz hitz egiteko zenbait talde egin genituen, bien arteko desberdintasunei buruz interaktzeko eta horretarako kartulina batzuetan jarri genituen lege bakoitzaren ezaugarriak, desberdintasunak...

Hurrengo astean,  irakaslea adierazi zigun irakasle miresgarri bati egin beharko geniola elkarrizketa, batez ere, jakiteko zeintzuk ziren irakaslea izatearen alde onak eta txarrak eta irakasle on baten ezaugarriak. Beraz, astearte goiz batean irakasle batekin geratu nintzen eta mugikorrarekin grabatu nuen harekin izandako elkarrizketa. Geroago, hezkuntzarekin lotutako gai interesgarri bat erabakitzea agindu zigun Juan-ek. Guk teknologiaren garrantzia hezkidetzan aukeratu genuen. Hemen beste ikasle batzuekin elkartu ginen egindako gaiari buruz hitz egiteko Hormairudi-ekin.

Azken aste hauetan Tutoretzari buruz hitz egin dugu, zeenbait lan egin ditugu ordenagailuz, adibidez, tutoretza-txostena edo plangintza. Gainera azken astean, tutoretza bat grabatu egin behar izan dugu, guraso batzuekin, rol-playing deituriko jokua. Asko gustatu zait lan hau egitea, nolakoa izan behar den tutoretza bat jakin dudalako.

domingo, 15 de diciembre de 2013

Paul Sánchez-en mapa kontzeptuala eta azalpena


Lau hilbate hauetan, badaude ikasi dutudan hainbat gauza etorkizunerako baliagarriak izango direnak. Ikasgai honetan, emandako gauza gehienak, praktikoak dira, hau da, ez dago gauza askorik ikasteko, baina bai eguneroko lana lantzen da. Horren bitartez, emandako gauza guztiak, errezago barneratzen dituzu, gero ahaztezinak bihurtuko zaizkizunak.

Kurtsoaren hasieran, irakasleak, hezkuntzaren gaia oso gertu azaldu zigun, eta hori zela eta, irakasle miresgarri batekin geratzeko agindu zigun. Elkarrizketa hartaz, aholku asko jaso nituen irakaslearengan, eta horrez gain, hark ihardetsitako hainbat galdera oso baliagarriak izan zitzaizkidan Sansomendi eskolan ahilegatu nintzenerako. Hari esker, umeen izaera edo behintzat haien jarrera ulertuz joan nintzen.
Egunak pasa ahala, irakasle on baten ezaugarriak edo jokamoldea lantzen hasi ginen, Irakasleak ez zigun ezaugarri finkorik aitortu, baina bai gure ustez zen irakasle on bat deskribatzea eta bere jarreraren arloak ezagutzea. Horrek, neukan pentsamoldea aldatu zidan, eta beste batzuen iritzia jasoz, irakasle on baten perfila aurkitu nuen. Honek, jatorra, atsegina zorrotza, langilea, antolatzailea eta adeitsua izan behar zen.

Hau egin eta gero, ondorengo lanak taldean egin genituen. Taldean lan egiten ikasi dut, eta jadanik, bakarka lan egitea ez dut gustuko. Badaude gertatu litezkeen gauza txarrak gatazkak direla eta, baina azken finean, elkartasuna eta konpromisoa zer den ikasten duzu.
Horrez gain, teknologia hezkuntzan nola moldatzen den ikasi dut. Baliabide asko izan ditugu ariketa hau prestatzerakoan, haien hartean, taldeetan banatu eta gaiaz mintzatu, ordenagailuan eginiko hainbat aktibitate blogerako...azken finean, teknologia ezinbestekoa bihurtu da bizitzako arlo guztietan, eta zeresanik ez hezkuntzan...

Azkenik, eta ez inportantzia gutxikoa, tutoretzaren gaia da. Azkeneko asteetan gai honi buruz hitz egin dugu, eta gauza asko ikasi ditut inportanteak izango direnak hurrengo urteetan zehar. Tutore baten bilera nola egitea eta duen plangintza ikasi dut. Egindako txostena eta bideoa oso baliagarriak iruditu zaizkit tutoraren eginbeharrak jakiteko. Irakasleak izan behar duen gurasoekiko jarrera ikasi dut (begietara begiratu behar dela, irakaslea da egoera kontrolatzen duena....)

viernes, 13 de diciembre de 2013

Klase Interesgarriak

Bideo honen bitartez, erakutsi nahi dut nola egin daiteke matematikako klase interesgarri bat Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Lehenik eta behin irakasleak bere esku zituen material guztiak erabiltzen ditu: Ipad, Proiektorea... Klasearen hasieran ikasleek abesti bat kantatu dute gorputzaren atal asko mugituz, eta ahalik eta hobekien ikasteko posizioak. Gero, Klasearen bigarren zatian pasaden astean emandako posizio geometrikoak gaiarekin jarraitu dute, aktibitate batzuk eginez. Horretarako Ipad-ak erabili dituzte, bertan umeak objektu bati argazkiak ateratzen zioten eta Ipad-en aplikazio batekin objektu horren marrazki desberdinak egiten zituzten posizio desberdin batean. Horrela neska-mutilak teknologia berriak erabiltzen hasten dira, modu dibertigarri batean.

Hala ere, nik etorkizuneko irakasle bezala pentsatzen dut klase on eta interesgarri bat emateko elementu batzuk eduki behar ditugu:
-Lehenik eta behin, ematen dugun ikasgaia guztiz menderatu behar dugu, eta ikasleei argi utzi behar zaie zeintzuk izango diren helburuak. Kontuan hartu behar da, ikasle guztiek ez dutela gaitasun berberak izango.
-Kurtsoan zehar, ikasleen interesa zure ikasgaian mantentzeko aktibitate desberdinak egin behar dira, saio teoriko eta aspergarriak murriztuz.
-Gainera, elementu garrantzitsuena da, ikasleek elkarrekin bizitzea eta ahalik eta hobekien ikastea, eta nire ustez ikasgaiarekin erlazionatutako aktibitateak oso baliagarriak dira bi helburu hauek lortzeko.
-Beraz, hiru elementu hauek kontuan hartuta, nire klaseak ikasleei ahalik eta gehien bideratuta egongo dira, hau da, ikasgaiaren protagonista haiek dira ez guk, irakasleok. Horrexegatik, ikasleek klaseetan asko interaktuko dute haien artean, lanak elkarrekin eginez.
-Ikasgaiaren zati bat haien emozioak adierazteko erabiliko da, irakasleok jakin behar dugulako zein den haien autoestimua, eta horrela klasea leku batetik ala bestetik bideratuko dugu.

martes, 26 de noviembre de 2013


FREEDOM WRITERS


Onakoan "Freedom Writers" izeneko pelikulari buruz hitz egin nahiko nuke, pelikula honetan aurki daitezkeen joko eta metodologia mota ezberdinengatik, eta bertan agertzen diren ikuspuntu askorengatik.

Pelikula hau  edozein hezitzaileri gomendatuko nioke, ez bertan hezkuntza desberdinak ikusten eta konparatzen direlako bakarrik, bertan gertatzen dena benetako istorio bat delako eta beraz bertan erabiltzen diren metodoak kontrastatual dauudelako ere.

Pelikula honetan irakasle berri bat iristen da inguru marginal bat duen instituto batera. Bertan aurkitzen duen egoera oso latza da, denen artea arrazismo egoera dagoelako ( beltzak, asiatikoak, txuriak) eta hau konpontzeko zenbait joko, istoria eta baliabide erabiltzen ditu. Ez ditut ikasgela honetako arazoak konpontzeko irakasleak erabiltzen dituen estrategiak esango, hauek oso interesgarriak direla bakarrik, eta interesa duenak pelikula ikusi dezakeela. Pelikulaz, amaieran irakasleari egiten dioten galdera bat eta bere erantzuna azpimarratu nahiko nuke azkenik, non ea ikasle hauekin lortu duen emaitza beste batzuekin lor dezakeen galdetzean diotenean ez dakiela erantzuten duen.

Nik, pertsonalki eta pelikula ikusi ondoren, galdera eta erantzun honetatik ateratako ondorioa onako hau da, ikasle guztiak desberdinak diren arren ez duela esan nahi irakasteko mota batek ez duela balio, baizik eta hau ikasleengan moldatu behar degula, eta ikasleak desberdinak izan arren ikasteko eskubide berdinak dituztela.

Pelikula hau ikustea gomendatzen zaituztegu berriz ere, eta bakoitzak bere ondorioak ateratzea gonbidatzen zaituztegu.


http://es.wikipedia.org/wiki/Freedom_Writers
http://www.movieleadership.com/2013/04/08/how-erin-gruwell-and-the-freedom-writers-can-help-you-lead-a-difficult-team/
https://orangecounty.breadforthejourney.org/story/college-bound/

domingo, 24 de noviembre de 2013

BULLYING

Gero eta gutxiago geratzen da Irakasle Funtzioa ikasgaia amaitzeko. Horrexegatik, sarrera honetan gustatuko litzaidake hitz egitea eskoletan sortzen den arazo larri bati buruz: Bullying-a. Bullying-a, ume batek tratu txar fisiko edo psikologiko beste umeengandik jasotzen duenean sortzen da. Bullying-ak iseketako edo erasoetako jarraitutako errepikapena dakar eta biktimaren baztertze soziala eragin dezake.

 Lau Bullying mota bereiz daitezke: . Fisikoa : Bultzadak, ostikadak, arrazoiekiko erasoak, eta abar. . Ahozkoa: Irainak eta ezizenak, publikoarengako gutxiespenak, akats fisikoak nabarmentzea, eta abar. Ohikoena da. . Psikologikoa: Banakoaren autoestimua hondatzen dute eta bere beldurraren sentsazioa sustatzen dute. . Soziala: Taldeko eta lagunetako gainerakoko gaztea bakartzea nahi du.

Haren kausak eta ondorioak hauexek dira:
 Pertsonalak: Era oldarkorrean jokatzen duen umeak larderiak edo eskolan edo familiarengan gehiegizko erabilerako mota bat sufritzen du. Jokaera hau lortzen du askotan helduek apaltzen dutelako.  Goikoa sentitzen da, eraso batzuen laguntza duelako edo erasotako umea oso gaitasun gutxi ditu erasoei erantzuteko.

Senideak: umea jarrera oldarkorra izan dezake, bere familiaren ingurune txeratsua adierazteko, non aita/ama baten hutsunea egon daiteke, dibortzioa, bortizkeria, biolentzia, indarkeria, edo aita/ama eta bere anai-arreba humiliatu badiote.

Egoera hauek guztiek portaera oldarkorra sor dezakete umeengan|mutilengan eta bortizkeriara eraman ditzakete nerabeak direnean. 
 Eskola gero eta handiagoa bada, eskola-jazarpen gehiago egon daiteke, batez ere faktore honetara kontrol fisikorik, zainketarik eta errespeturik eza sartzen bada; apalkuntza, mehatxuak edo irakasleen eta ikasleen artean baztertzea. 

Erasotzaileentzako ondorioak hauexek dira: Delitugileak bihur daitezke geroago, pertsona zapuztuta senti daiteke, gainerako umeekin zailtzen delako bizikidetasuna; uste du egiten dituen ahaleginak ez dute ezertarako balio erlazio positiboak sortzeko. 

Biktimarentzako ondorioak hauexek dira: autoestimu baxua, ikasketak bertan behera uztea, jarrera pasiboak, gorabehera emozionalak, arazo psikosomatikoak, depresioa, estutasuna, pentsamendu suizidak; tamalez, neska-mutil batzuk haien bizitza kentzen dute, egoera hau gehiago ez dutelako aguantatzen. 

Horrexegatik, arazo hau eskoletan ez egoteko, guk, etorkizuneko irakasleok adi egon behar gara: 
-Zein da ikasleen arteko erlazioa bai korridoreetan bai patioetan. Une txarrenak sortzen dira irakaslea ez dagoenean.
-Bainuen ateetan dauden pintadak (zein izen agertzen dira jakin behar da).
-Talde-irteeretan ohiko ez parte-hartzea eta barreak edo ikasle zehatz batzuengan dauden oihukatzeak.
-Klaseetara ez etortzea, ikasleek beldurra daukatela adierazten dute.
-Desberdinak diren ikasleei adi egotea, batez ere, bere itxura fisikoagatik.
-Askotan kexatzen bada, irainduta edo hainbat motatako burlak sufritu dituela.
-Zenbait kasutan esaten baldin badu bere eskolako-materiala lapurtzen diotela.

Beraz, Bullying-a desargetzea lortu nahi badugu, ezinbestekoa da ikasleei ahalik eta txarla gehien ematea, kontzientziatzeko hori egitea txarto dagoela, gurasoei ere informatu behar zaie arazo honi buruz, modu batean ala bestean haren semearen ikaskuntzan parte hartu daitezen. Azkenik irakasleak ere, ondo jakin behar dute noiz gertatzen ari den Bullying-eko kasuak, eta horretarako zenbait kurtso edo hitzaldietara joan beharko lirateke. Hala eta guztiz ere, eskolak zenbait kanpaina egin behar dituzte, gizartea  ere, arazo horrekin guztiz konprometituta daudela ikusteko.

martes, 19 de noviembre de 2013

Nor da Maria Montessori?

Teoria eta Historia ikasgaian, Maria Montessori pedagogoari buruz hitz egin genuen, eta hark hezkuntzan egindako mugimenduak azaltzea gustatuko litzaidake sarrera honen bitartez.

Maria Montessori, 1870an jaio zen, Chiravalle-n. Pedagogia, Psikiatria, Filosofía, Natur Zientziak eta beste ikaskuntzak egin zituen. Bere semea, Mario, 1929an, Association of Montessori International elkartea sortu zuen, bere amak ezarritako hezkuntza-aldaketak mundu guztian zabaltzeko.

Maria Montessori, Eskola Berriaren mugimenduaren barruan sailkatzen da eta haren metodoaren ardatz nagusiak hauexek ziren:

a)Haurraren garapena: Haur baten garapena ez da lineala, hau da, hainbat maila dauzka: Lehenengo maila haurtzaro txikia zen (0-6urte), Maria-ren ustez, bizitzako eperik garrantzitsuena da non umeei biderketa ,zatiketa edo Munduko nazioak irakatsi behar zaie. Epe horretan umeek gauza berriak ikasten dute erraztasun handiarekin eta haien gaitasuna garatuagoa dagoelako. Beste mailak Maria-k ez zituen hainbeste garatu haren metodoan, baina hauek dira: Haurtzaro Handia(6-12 urte), Nerabezaroa(12-18) eta Heldutasun gaztea(18-24).

b)Zentzumenen garapenaren printzipioa: Maria-k esaten zuen, eskua adimenaren faktorea zela, hau da, ideiak zentzumenetatik datozen bezala, adimena esku jardueratik dator. Haurrak mundua zentzumen guztiak erabiliz bereganatzen du. Bere metodoak tresneria pedagogiko berezia dakar. Haurrak zentzumenen bitartez ikasten duenez, zentzumenak era progresiboan lantzen dituzten materialak sortu zituen.

c)Ikaslearen jarduera librearen printzipioa: Maria-k eskoletan askatasun falta, isilpean eta geldirik egon beharra eta diziplina lortzeko ematen zituen zigorrak eta sariak asko kritikatzen zuen. Horrexegatik, auto-hezkuntza sortu zuen, hau da, umea haren inguruan dauden gauza guztiak barneratzeko askatasunez eta diziplinaz egin behar da.

d)Banakotasunaren printzipioa: Haren metodoa, norbanakoaren erritmoa eta jarraipenean oinarritzen da. Irakaslea, zuzendaria izan behar da. Honekin esan nahi dut, irakaslea haur bakoitza non dagoen ikusi behar du, haur bakoitzaren bidea ongi bideratzeko.

Gaur egun, Maria Montessori-ren metodoaren zenbait elementu hartu dira, gaur egungo hezkuntza-sistemarako. Nik behintzat ez nuen ezagutu pertsona hau, baina jakinda hezkuntzaren aldetik egindako zereginak, oso pertsona garrantzitsua izan da bai irakasleentzako, bai ikasleentzako.