FREEDOM WRITERS
Onakoan "Freedom Writers" izeneko pelikulari buruz hitz egin nahiko nuke, pelikula honetan aurki daitezkeen joko eta metodologia mota ezberdinengatik, eta bertan agertzen diren ikuspuntu askorengatik.
Pelikula hau edozein hezitzaileri gomendatuko nioke, ez bertan hezkuntza desberdinak ikusten eta konparatzen direlako bakarrik, bertan gertatzen dena benetako istorio bat delako eta beraz bertan erabiltzen diren metodoak kontrastatual dauudelako ere.
Pelikula honetan irakasle berri bat iristen da inguru marginal bat duen instituto batera. Bertan aurkitzen duen egoera oso latza da, denen artea arrazismo egoera dagoelako ( beltzak, asiatikoak, txuriak) eta hau konpontzeko zenbait joko, istoria eta baliabide erabiltzen ditu. Ez ditut ikasgela honetako arazoak konpontzeko irakasleak erabiltzen dituen estrategiak esango, hauek oso interesgarriak direla bakarrik, eta interesa duenak pelikula ikusi dezakeela. Pelikulaz, amaieran irakasleari egiten dioten galdera bat eta bere erantzuna azpimarratu nahiko nuke azkenik, non ea ikasle hauekin lortu duen emaitza beste batzuekin lor dezakeen galdetzean diotenean ez dakiela erantzuten duen.
Nik, pertsonalki eta pelikula ikusi ondoren, galdera eta erantzun honetatik ateratako ondorioa onako hau da, ikasle guztiak desberdinak diren arren ez duela esan nahi irakasteko mota batek ez duela balio, baizik eta hau ikasleengan moldatu behar degula, eta ikasleak desberdinak izan arren ikasteko eskubide berdinak dituztela.
Pelikula hau ikustea gomendatzen zaituztegu berriz ere, eta bakoitzak bere ondorioak ateratzea gonbidatzen zaituztegu.
http://es.wikipedia.org/wiki/Freedom_Writers
http://www.movieleadership.com/2013/04/08/how-erin-gruwell-and-the-freedom-writers-can-help-you-lead-a-difficult-team/
https://orangecounty.breadforthejourney.org/story/college-bound/
Ez det film ori ezagutzen, Peru, baina zuk gomendatu nauzuna segituko det eta haukera dauketenean zaiatuko nais hikustea... eta hik begiratu iezaiek behar den bezela idazten dituanei! Maisua izan behar duk-eta!
ResponderEliminar