Bideo honen bitartez, erakutsi nahi dut nola egin daiteke matematikako klase interesgarri bat Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Lehenik eta behin irakasleak bere esku zituen material guztiak erabiltzen ditu: Ipad, Proiektorea... Klasearen hasieran ikasleek abesti bat kantatu dute gorputzaren atal asko mugituz, eta ahalik eta hobekien ikasteko posizioak. Gero, Klasearen bigarren zatian pasaden astean emandako posizio geometrikoak gaiarekin jarraitu dute, aktibitate batzuk eginez. Horretarako Ipad-ak erabili dituzte, bertan umeak objektu bati argazkiak ateratzen zioten eta Ipad-en aplikazio batekin objektu horren marrazki desberdinak egiten zituzten posizio desberdin batean. Horrela neska-mutilak teknologia berriak erabiltzen hasten dira, modu dibertigarri batean.
Hala ere, nik etorkizuneko irakasle bezala pentsatzen dut klase on eta interesgarri bat emateko elementu batzuk eduki behar ditugu:
-Lehenik eta behin, ematen dugun ikasgaia guztiz menderatu behar dugu, eta ikasleei argi utzi behar zaie zeintzuk izango diren helburuak. Kontuan hartu behar da, ikasle guztiek ez dutela gaitasun berberak izango.
-Kurtsoan zehar, ikasleen interesa zure ikasgaian mantentzeko aktibitate desberdinak egin behar dira, saio teoriko eta aspergarriak murriztuz.
-Gainera, elementu garrantzitsuena da, ikasleek elkarrekin bizitzea eta ahalik eta hobekien ikastea, eta nire ustez ikasgaiarekin erlazionatutako aktibitateak oso baliagarriak dira bi helburu hauek lortzeko.
-Beraz, hiru elementu hauek kontuan hartuta, nire klaseak ikasleei ahalik eta gehien bideratuta egongo dira, hau da, ikasgaiaren protagonista haiek dira ez guk, irakasleok. Horrexegatik, ikasleek klaseetan asko interaktuko dute haien artean, lanak elkarrekin eginez.
-Ikasgaiaren zati bat haien emozioak adierazteko erabiliko da, irakasleok jakin behar dugulako zein den haien autoestimua, eta horrela klasea leku batetik ala bestetik bideratuko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario