martes, 17 de diciembre de 2013

Josu Jañez-en Mapa Kontzeptuala

Kurtsoaren hasieran IF-ko irakasleak bere ikasgaiaren helburuak argi utzi zigun, horietako bat blog bat eramatea zen. Beraz, lehengo astean blog-a sortu genuen, eta esan zigun aste bakoitzean bi sarrera egin beharko genuela hizkuntzarekin lotuta zeudenak. Horretarako, zenbait saio eman ditugu Informatika gelan, ordenagailuekin esperientzia gehiago izateko eta lan gehienak blogean ipintzeko. Behin, bloga ondo bideratuta egon, klasearekin aurrera joaten ginen, zenbait bideo edo artikulu ikusten. Adibidez, Pigmalion efektua orain ezagutzen dudana. Horretarako, ezinbestekoa zen Informatika gelara joatea, eta hari buruzko arazoak eta irtenbideak bilatu genituen. Asko gustatu zitzaidan ez nuelako ezagutzen esperimentu hori. Hurrengo egunetan, Educación Prohibida deituriko bideoa ikusi genuen, klasean. Ikaragarria izan zen, erakutsi zidalako irakasleek bere ikasleek ezagutzen ez zituztela.

5.astean, LOE/LOMCE legeei buruz hitz egin genuen, eta zenbait testu ikusi genituen. Horren ondorioz, mapa kontzeptual bat egin genuen, gai honi buruz gehien jakin genuena erakusteko. Mapa kontzeptuala erreminta berria zen ikasle askorentzat, baina oso metodo ona zen, zenbait kontzeptu argi uzteko eta eskema mota bat bezala aktuatzen du. Hala ere, LOE/LOMCE-ren legeei buruz hitz egiteko zenbait talde egin genituen, bien arteko desberdintasunei buruz interaktzeko eta horretarako kartulina batzuetan jarri genituen lege bakoitzaren ezaugarriak, desberdintasunak...

Hurrengo astean,  irakaslea adierazi zigun irakasle miresgarri bati egin beharko geniola elkarrizketa, batez ere, jakiteko zeintzuk ziren irakaslea izatearen alde onak eta txarrak eta irakasle on baten ezaugarriak. Beraz, astearte goiz batean irakasle batekin geratu nintzen eta mugikorrarekin grabatu nuen harekin izandako elkarrizketa. Geroago, hezkuntzarekin lotutako gai interesgarri bat erabakitzea agindu zigun Juan-ek. Guk teknologiaren garrantzia hezkidetzan aukeratu genuen. Hemen beste ikasle batzuekin elkartu ginen egindako gaiari buruz hitz egiteko Hormairudi-ekin.

Azken aste hauetan Tutoretzari buruz hitz egin dugu, zeenbait lan egin ditugu ordenagailuz, adibidez, tutoretza-txostena edo plangintza. Gainera azken astean, tutoretza bat grabatu egin behar izan dugu, guraso batzuekin, rol-playing deituriko jokua. Asko gustatu zait lan hau egitea, nolakoa izan behar den tutoretza bat jakin dudalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario