Kurtsoaren hasieran, irakasleak, hezkuntzaren gaia oso gertu azaldu zigun, eta hori zela eta, irakasle miresgarri batekin geratzeko agindu zigun. Elkarrizketa hartaz, aholku asko jaso nituen irakaslearengan, eta horrez gain, hark ihardetsitako hainbat galdera oso baliagarriak izan zitzaizkidan Sansomendi eskolan ahilegatu nintzenerako. Hari esker, umeen izaera edo behintzat haien jarrera ulertuz joan nintzen.
Egunak pasa ahala, irakasle on baten ezaugarriak edo jokamoldea lantzen hasi ginen, Irakasleak ez zigun ezaugarri finkorik aitortu, baina bai gure ustez zen irakasle on bat deskribatzea eta bere jarreraren arloak ezagutzea. Horrek, neukan pentsamoldea aldatu zidan, eta beste batzuen iritzia jasoz, irakasle on baten perfila aurkitu nuen. Honek, jatorra, atsegina zorrotza, langilea, antolatzailea eta adeitsua izan behar zen.
Hau egin eta gero, ondorengo lanak taldean egin genituen. Taldean lan egiten ikasi dut, eta jadanik, bakarka lan egitea ez dut gustuko. Badaude gertatu litezkeen gauza txarrak gatazkak direla eta, baina azken finean, elkartasuna eta konpromisoa zer den ikasten duzu.
Horrez gain, teknologia hezkuntzan nola moldatzen den ikasi dut. Baliabide asko izan ditugu ariketa hau prestatzerakoan, haien hartean, taldeetan banatu eta gaiaz mintzatu, ordenagailuan eginiko hainbat aktibitate blogerako...azken finean, teknologia ezinbestekoa bihurtu da bizitzako arlo guztietan, eta zeresanik ez hezkuntzan...
Azkenik, eta ez inportantzia gutxikoa, tutoretzaren gaia da. Azkeneko asteetan gai honi buruz hitz egin dugu, eta gauza asko ikasi ditut inportanteak izango direnak hurrengo urteetan zehar. Tutore baten bilera nola egitea eta duen plangintza ikasi dut. Egindako txostena eta bideoa oso baliagarriak iruditu zaizkit tutoraren eginbeharrak jakiteko. Irakasleak izan behar duen gurasoekiko jarrera ikasi dut (begietara begiratu behar dela, irakaslea da egoera kontrolatzen duena....)
No hay comentarios:
Publicar un comentario