martes, 24 de diciembre de 2013

ETORKIZUNEAN ZER?


Duela bi urte, batxilerreko bigarren urte ukatzen ari nintzenean, helburu bat nuen ezarria nire buruarekin, hezkuntza munduan sartzea eta etorkizunea irakasle on bat bihurtzea. Hasieratik oso argi neukan lehenik IVEF-en sartu nahi nuela, hezkuntzaren kirol saila zelako gogokoen nuena, eta hau ezingo banu lortu irakasle-eskolan sartuko nintzela, kirol gunetik noski. Azkenean, ezin izan nuen IVEF-en sartu selektibitateko meriarengatik, baina irakasle-eskolan sartzeko ateak irekiak neukanez Donostia eta Gasteizen artean aukeratu eta Gasteizera joatea erabaki nuen. Karrera ezberdinak diren arren, irakasle-eskolan ere kirolaren adarretik joateko asmoz sartu nintzan. 

Behin kurtso berria hasita eta lehenengo hilabetetan zehar zer egingo nuen oso argi neukan, zati txiki batean nik uste klase oso gutxitara joan izanaren ondorioa zen hau eta beraz ez nuelako beste adarrik ia ezagutzen. Baina negua eta Gabonak gerturatzen joan ahala geroz eta lan gehiago genituenez ikasgai ezberdinak sakonago ezagutu nituen, etorkizunean ( Unibertsitateko 4.maila eta ondoren) ikasi nahi nuenaz zalantza bat sortuz.

Orduan konturatu nintzan kirolak oso gogoko izan arren hezkuntzan beste arlo asko ere gustuko nituela, eta hauetariko batzuk kirolak bezainbeste. Kurtsoa bukatu zenerako esanda nien gurasoei ez neukala batere argi zer egingo nuen 4.mailan eta handik aurrera, kiroletatik jarraitu, musika arte edo sail hauetan sartu, hizkuntzetara murgildu, karrera bukatuta pedagogian sakondu, edota psikologian, … 

Beraz, aurreko kurtsoa bukatuta zegoela sortuak neuzkan zalantzak ikusirik, aurten hauek gehiago finkatzeko asmoarekin hasi nahiz. Lehen hilean konturatu nintzen ez nuela nire burua argitzea lortzen, eta ez nuen batere argi ezertxo erez bigarren hilabetea iritsi arte. Bigarren hilabete honetan Praktikak egiteko ordua iritsi zitzaigun, eta esan dezaket urakan bat ondoren eguzkia berriz ikustea bezala izan dela Praktiken hilabete hau. Han irakasleekiko gauza asko ikasi nituen, beraien bizitzari, lanari, beharrei, … buruz, baina bereziki Unibertsitatean ikusitakoaren funtzionaltasuna  ikusi nuen, eta honek berriz ere karrerarekiko motibazio izugarria sortarazi zidan, ikasgai askotan ez nuelako eginikoaren helburua ikusten. 

Azkenik esan beharko nuke, urte erdi honetan ikusi eta ikasitakoarekin nire pentsatzeko eta hezkuntza ikusteko modua aldatu egin dela, baina oraindik ere asko aldatuko dela, oraindik ( eta azken finean bizitza osoan zehar) izugarri dudalako ikasteko, baina argi daukat karrerako azken urtean adar bat aukeratu behar dudan arren ez naizela arlo batez bakarrik dakien irakaslea izango eta behi irakasle-eskola bukatuta interesatzen zaizkidan arloen artean aukeratu ordez ahalik eta gehienez ikasten saiatuko naizela, ahalik eta kurtso eta honelako gauza gehien eginez, azken finean gaur egun karrera bukatu eta lana lortzea loteria irabaztea bezain zaila delako.
           

No hay comentarios:

Publicar un comentario