Mostrando entradas con la etiqueta Josu Jáñez. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Josu Jáñez. Mostrar todas las entradas

viernes, 13 de diciembre de 2013

Klase Interesgarriak

Bideo honen bitartez, erakutsi nahi dut nola egin daiteke matematikako klase interesgarri bat Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Lehenik eta behin irakasleak bere esku zituen material guztiak erabiltzen ditu: Ipad, Proiektorea... Klasearen hasieran ikasleek abesti bat kantatu dute gorputzaren atal asko mugituz, eta ahalik eta hobekien ikasteko posizioak. Gero, Klasearen bigarren zatian pasaden astean emandako posizio geometrikoak gaiarekin jarraitu dute, aktibitate batzuk eginez. Horretarako Ipad-ak erabili dituzte, bertan umeak objektu bati argazkiak ateratzen zioten eta Ipad-en aplikazio batekin objektu horren marrazki desberdinak egiten zituzten posizio desberdin batean. Horrela neska-mutilak teknologia berriak erabiltzen hasten dira, modu dibertigarri batean.

Hala ere, nik etorkizuneko irakasle bezala pentsatzen dut klase on eta interesgarri bat emateko elementu batzuk eduki behar ditugu:
-Lehenik eta behin, ematen dugun ikasgaia guztiz menderatu behar dugu, eta ikasleei argi utzi behar zaie zeintzuk izango diren helburuak. Kontuan hartu behar da, ikasle guztiek ez dutela gaitasun berberak izango.
-Kurtsoan zehar, ikasleen interesa zure ikasgaian mantentzeko aktibitate desberdinak egin behar dira, saio teoriko eta aspergarriak murriztuz.
-Gainera, elementu garrantzitsuena da, ikasleek elkarrekin bizitzea eta ahalik eta hobekien ikastea, eta nire ustez ikasgaiarekin erlazionatutako aktibitateak oso baliagarriak dira bi helburu hauek lortzeko.
-Beraz, hiru elementu hauek kontuan hartuta, nire klaseak ikasleei ahalik eta gehien bideratuta egongo dira, hau da, ikasgaiaren protagonista haiek dira ez guk, irakasleok. Horrexegatik, ikasleek klaseetan asko interaktuko dute haien artean, lanak elkarrekin eginez.
-Ikasgaiaren zati bat haien emozioak adierazteko erabiliko da, irakasleok jakin behar dugulako zein den haien autoestimua, eta horrela klasea leku batetik ala bestetik bideratuko dugu.

domingo, 24 de noviembre de 2013

BULLYING

Gero eta gutxiago geratzen da Irakasle Funtzioa ikasgaia amaitzeko. Horrexegatik, sarrera honetan gustatuko litzaidake hitz egitea eskoletan sortzen den arazo larri bati buruz: Bullying-a. Bullying-a, ume batek tratu txar fisiko edo psikologiko beste umeengandik jasotzen duenean sortzen da. Bullying-ak iseketako edo erasoetako jarraitutako errepikapena dakar eta biktimaren baztertze soziala eragin dezake.

 Lau Bullying mota bereiz daitezke: . Fisikoa : Bultzadak, ostikadak, arrazoiekiko erasoak, eta abar. . Ahozkoa: Irainak eta ezizenak, publikoarengako gutxiespenak, akats fisikoak nabarmentzea, eta abar. Ohikoena da. . Psikologikoa: Banakoaren autoestimua hondatzen dute eta bere beldurraren sentsazioa sustatzen dute. . Soziala: Taldeko eta lagunetako gainerakoko gaztea bakartzea nahi du.

Haren kausak eta ondorioak hauexek dira:
 Pertsonalak: Era oldarkorrean jokatzen duen umeak larderiak edo eskolan edo familiarengan gehiegizko erabilerako mota bat sufritzen du. Jokaera hau lortzen du askotan helduek apaltzen dutelako.  Goikoa sentitzen da, eraso batzuen laguntza duelako edo erasotako umea oso gaitasun gutxi ditu erasoei erantzuteko.

Senideak: umea jarrera oldarkorra izan dezake, bere familiaren ingurune txeratsua adierazteko, non aita/ama baten hutsunea egon daiteke, dibortzioa, bortizkeria, biolentzia, indarkeria, edo aita/ama eta bere anai-arreba humiliatu badiote.

Egoera hauek guztiek portaera oldarkorra sor dezakete umeengan|mutilengan eta bortizkeriara eraman ditzakete nerabeak direnean. 
 Eskola gero eta handiagoa bada, eskola-jazarpen gehiago egon daiteke, batez ere faktore honetara kontrol fisikorik, zainketarik eta errespeturik eza sartzen bada; apalkuntza, mehatxuak edo irakasleen eta ikasleen artean baztertzea. 

Erasotzaileentzako ondorioak hauexek dira: Delitugileak bihur daitezke geroago, pertsona zapuztuta senti daiteke, gainerako umeekin zailtzen delako bizikidetasuna; uste du egiten dituen ahaleginak ez dute ezertarako balio erlazio positiboak sortzeko. 

Biktimarentzako ondorioak hauexek dira: autoestimu baxua, ikasketak bertan behera uztea, jarrera pasiboak, gorabehera emozionalak, arazo psikosomatikoak, depresioa, estutasuna, pentsamendu suizidak; tamalez, neska-mutil batzuk haien bizitza kentzen dute, egoera hau gehiago ez dutelako aguantatzen. 

Horrexegatik, arazo hau eskoletan ez egoteko, guk, etorkizuneko irakasleok adi egon behar gara: 
-Zein da ikasleen arteko erlazioa bai korridoreetan bai patioetan. Une txarrenak sortzen dira irakaslea ez dagoenean.
-Bainuen ateetan dauden pintadak (zein izen agertzen dira jakin behar da).
-Talde-irteeretan ohiko ez parte-hartzea eta barreak edo ikasle zehatz batzuengan dauden oihukatzeak.
-Klaseetara ez etortzea, ikasleek beldurra daukatela adierazten dute.
-Desberdinak diren ikasleei adi egotea, batez ere, bere itxura fisikoagatik.
-Askotan kexatzen bada, irainduta edo hainbat motatako burlak sufritu dituela.
-Zenbait kasutan esaten baldin badu bere eskolako-materiala lapurtzen diotela.

Beraz, Bullying-a desargetzea lortu nahi badugu, ezinbestekoa da ikasleei ahalik eta txarla gehien ematea, kontzientziatzeko hori egitea txarto dagoela, gurasoei ere informatu behar zaie arazo honi buruz, modu batean ala bestean haren semearen ikaskuntzan parte hartu daitezen. Azkenik irakasleak ere, ondo jakin behar dute noiz gertatzen ari den Bullying-eko kasuak, eta horretarako zenbait kurtso edo hitzaldietara joan beharko lirateke. Hala eta guztiz ere, eskolak zenbait kanpaina egin behar dituzte, gizartea  ere, arazo horrekin guztiz konprometituta daudela ikusteko.

martes, 19 de noviembre de 2013

Nor da Maria Montessori?

Teoria eta Historia ikasgaian, Maria Montessori pedagogoari buruz hitz egin genuen, eta hark hezkuntzan egindako mugimenduak azaltzea gustatuko litzaidake sarrera honen bitartez.

Maria Montessori, 1870an jaio zen, Chiravalle-n. Pedagogia, Psikiatria, Filosofía, Natur Zientziak eta beste ikaskuntzak egin zituen. Bere semea, Mario, 1929an, Association of Montessori International elkartea sortu zuen, bere amak ezarritako hezkuntza-aldaketak mundu guztian zabaltzeko.

Maria Montessori, Eskola Berriaren mugimenduaren barruan sailkatzen da eta haren metodoaren ardatz nagusiak hauexek ziren:

a)Haurraren garapena: Haur baten garapena ez da lineala, hau da, hainbat maila dauzka: Lehenengo maila haurtzaro txikia zen (0-6urte), Maria-ren ustez, bizitzako eperik garrantzitsuena da non umeei biderketa ,zatiketa edo Munduko nazioak irakatsi behar zaie. Epe horretan umeek gauza berriak ikasten dute erraztasun handiarekin eta haien gaitasuna garatuagoa dagoelako. Beste mailak Maria-k ez zituen hainbeste garatu haren metodoan, baina hauek dira: Haurtzaro Handia(6-12 urte), Nerabezaroa(12-18) eta Heldutasun gaztea(18-24).

b)Zentzumenen garapenaren printzipioa: Maria-k esaten zuen, eskua adimenaren faktorea zela, hau da, ideiak zentzumenetatik datozen bezala, adimena esku jardueratik dator. Haurrak mundua zentzumen guztiak erabiliz bereganatzen du. Bere metodoak tresneria pedagogiko berezia dakar. Haurrak zentzumenen bitartez ikasten duenez, zentzumenak era progresiboan lantzen dituzten materialak sortu zituen.

c)Ikaslearen jarduera librearen printzipioa: Maria-k eskoletan askatasun falta, isilpean eta geldirik egon beharra eta diziplina lortzeko ematen zituen zigorrak eta sariak asko kritikatzen zuen. Horrexegatik, auto-hezkuntza sortu zuen, hau da, umea haren inguruan dauden gauza guztiak barneratzeko askatasunez eta diziplinaz egin behar da.

d)Banakotasunaren printzipioa: Haren metodoa, norbanakoaren erritmoa eta jarraipenean oinarritzen da. Irakaslea, zuzendaria izan behar da. Honekin esan nahi dut, irakaslea haur bakoitza non dagoen ikusi behar du, haur bakoitzaren bidea ongi bideratzeko.

Gaur egun, Maria Montessori-ren metodoaren zenbait elementu hartu dira, gaur egungo hezkuntza-sistemarako. Nik behintzat ez nuen ezagutu pertsona hau, baina jakinda hezkuntzaren aldetik egindako zereginak, oso pertsona garrantzitsua izan da bai irakasleentzako, bai ikasleentzako.



martes, 12 de noviembre de 2013

Gaur egungo hezkuntza sistemaren egoera

Batzuen ustez, hezkuntzak aldaketa nabarmen bat behar du. Pink Floyd-ek egindako abesti baten bidez, askoren pentsaera ikus dezakegu, non dagoen hezkuntza sistema mota deskribatzen duen. Bideoan agertzen diren gazteek, amaieran, matxinatzen dira, eta ezarritako sistemarekin bukatzen dute, gaur egun, ikasleek egin beharko lukete bezala. Beraz, bideo honek bi galdera egitera behartzen dit:  Zer gertatuko litzateke gaur egungo gazteek jokabide berbera erakutsiko balute? Benetan Hezkuntza-sistema aldatuko litzateke?

domingo, 10 de noviembre de 2013

METODO ALTERNATIBOAK: HOME SCHOOLING


                
                Gaur egun, ez da curriculum formal bat jarraitu behar hezkuntza jasotzeko. Badaude sistema alternatiboak, hau da, hezkuntza garatzeko modu ezberdinak. Asko dira gaur egun metodo alternatiboak, eta horietako bat home schoolin deitzen dena da. Metodo honen arabera, umeek klaseak etxean jasotzen dituzte, eta  gehienetan gurasoak dituzte irakasle moduan. Kritika asko jaso ditu, gehienbat ikasgelan sortzen diren harreman horiek ez dituztelako metodo honekin ikasten duten umeek. Nire ustez metodo alternatiboak beharrezkoak dira. Modu baten ala bestean, jendeak ikusi behar du badaudela aukera ezberdinak. Baina beti ere metodo hori ziurtasuna izan behar du, hau da, emaitza honak dituela baieztatuta egon behar da aplikatu aurretik.


sábado, 2 de noviembre de 2013

TEKNOLOGIAREN GARRANTZIA HEZKIDETZAN

1. TEKNOLOGIAREN GARRANTZIA EGUNEROKO BIZITZAN

Gaur egun bizi gara aurrerabidea eta gizaki baten bizitzaren jarraibideak markatzen dituen goi-teknologiako mundu batean inguratuta. Teknologiak gure eguneko bizitzaren parte hartzen du, egiten dugun guztiarekin eta asmatzen dugunarekin lotuta.
Gizakiok bizi garen gaurko munduan artifizialagoa da naturala baino, hau da, gizakiak mundu bat eraiki zuen, mundu hori ahalik eta hobekien aldatzeko, eta hori lortzen ari da, zeren zer izango litzateke gure bizitzaz teknologia gabe?

Guztiok dakigula uste dut: bodrio zikina, nazkagarria eta jasanezina. Ez da ulertzen nola gure gurasoen belaunaldia joan zitekeen eskolara kalkulagailurik, konputagailu eramangarririk, liburutegi birtualik eta internet-eri gabe. Adibidez, gogoratu nolakoa zen zuen egunak mugikorrik gabe, ileetatik botatzen zarete. Honek, erakusten du teknologiak gure bizitza soziala hobetzen du, modu desberdinekin, haren paper nagusia lehen zeuden erremintakta haren osagarriak hobetzea da, denbora aurrezkia eta lan-ahalegina sinplifikatzen baitu, eta eguneroko bizitza hobetzen du. Teknologian pentsatzen dugunean, burura etortzen zaigu hezkuntza eta modernotasuna kontzeptuak, gaurko gizartearen identitatea delako, modernoa izatea, komunikazio-tresna guztiak ulertzea eta erabiltzea da. Teknologiak baimentzen du enpresa askok egoki funtziona dezatela, edo jende askok bere etxeetatik lan egin dezala, eta laguntzak ematen ditu munduko komunikazio konpaineen artean.
 Teknologiak gorputz-adar protetikoak eraikitzen ditu, kirurgiak berriak sortzen ditu eta janari handiagoko ekoizpena baimentzen du abiadura handira handitzen duen populazioarentzat. Ibilgailu eraginkorragoak sortzen ditu eta humanitateak bere ezaguera oraindik gehiago heda dezala baimentzen du.  Hala eta guztiz ere, teknologia erabiltzea frustazioa ekar dezake gizaki helduenengan, zeren haiek ez daude hain ohiuta aparatu teknologikoak erabiltzera, haien haurtzaroan eta bizitzan teknologiarik ez zegoelako. Horrexegatik gazteak hobeto erabiltzen dute teknologia.

Hura ezagutu ondoren teknologia gabe bizi izatea, da paradisutik botako bazaituzte bezala. Eta laster jada gure belaunaldi berriak USB-a portu| batekin konektagarritasun handiagorako osatuta etorriko dira.

2.TEKNOLOGIA BERRIEK HEZKUNTZAN DUTEN GARRANTZIA
Teknologiak gizartean zelako garrantzia duen aztertu eta gero, guri interesatzen zaigun gaia jorratuko dugu, konkretuki zeintzuk diren teknologia berrien eragina eskola barruan. Hasteko esan beharra daukagu ez dugula aztertu nahi teknologiak zein efektu dituen gazteengan, baizik eta zein efektu sortarazten dituen teknologia berri horiek eskoletan erabiltzea.
Hasteko, ikasleengan duen eragina aztertuko dugu. Teknologia berriak erabiltzea eragin ona eta txarra du ikasleengan. Alde batetik esan beharra dago ikasleak askoz adiago egongo direla teknologia berriak erabiltzen diren klase baten. Esan nahi duguna da, 12 urteko ume batentzat askoz errazagoa dela ordenagailuko animazioei kasu egitea eta bertan arreta mantentzea. Betidanik erabili den arbela eta klariona erabiltzekotan, ikasleak arreta askoz arinago galduko du, izan ere askoz aspergarriagoa da azalpenak horrela jasotzea. Gainera, ikasleek askoz eskurago izango dute informazioa. Gaur egun internet zabaldu eta bertan edozein gairi buruzko informazio zabala aurkitzeko aukera dugu. Baina denak ez dira abantailak. Denok dakigunez, internetek badu ere erabilera okerra egiteko aukera, eta irakasle batek ezin ditu 25 ordenagailu aldi berean kontrolatu. Hori dela eta, komenigarria izango litzateke zentroak segurtasun programa bat izatea, horrela umeek ezingo lukete leku arriskutsuak bisitatu. Horretaz aparte, etorkizun urrun baten, umeek ordenagailuak soilik erabiliko balituzte klaseetan, eskuz idaztea ahaztuko lukete, eta hori oso arazo larria izan daiteke. Teknologia berriek sortarazi dezaketen beste kalte bat denbora lapurreta da, hau da, gazteek denbora gehiegi ematea teknologia horiek erabiltzen, klase zereginak alde batera utzita. Baina arazo hori ez da gure arazo multzoan sartzen. Izan ere, gu teknologia berriek ikasgela barruan ikasleengan izan ditzaketen eraginak aztertzen ari gara, eta kasu hau ezin dugu ikasgela barruan sartu.
Bestalde, kontuan hartu behar dugu, ikasgeletan teknologia berriak erabiltzea ez duela ikasleengan soilik eragina sortzen, irakasleentzat ere abantaila izan daiteke. Irakasleak klasera eraman behar dituen liburu guztiak aldera batera utzi, eta ordenagailu sinple batekin nahiko izatea abantaila erabilgarria da irakasleentzat. Gainera, klasean prestatuta ez duen edozeri buruzko informazio gehigarria gehitu nahi izatekotan, interneten bidez momentu baten egin dezake, inolako konplikaziorik gabe. Horretaz aparte, edozein lan batzeko ere malgutasun handia eskaintzen du. Izan ere, irakasleak ez ditu lan guztiak banaka bildu behar. Guztiz kontrakoa, ikasleak dira lana sareko leku jakin batera bidali behar dutenak. Bestalde, uste dugu irakasleentzat ez dela kaltegarria teknologia berriak ikasgeletan erabiltzea. Irakasleak jadanik pertsona helduak dira, eta hori dela eta ondo jakin beharko lukete euren lanean dauden baliabideak erabiltzen.
Azkenik honek ere erakundetan izan ditzake eragina. Eskoletarako dena errazagoa izango litzateke modu elektronikoz egingo balira gauzak. Izan ere eskolak betidanik funtzionatu dute fotokopien sistemarekin, eta beti gertatu daiteke fotokopiaren bat galtzea. Gainera, nahiz eta hasierako gastua handiagoa izan, luzera askoz merkeagoa izango litzateke, hasierako inbertsio gogorra soilik delako beharrezkoa.

3. GENEROAREN IKUSPEGIA
Genero arloan, teknologiak, desadostasun ugari sortu ditu. Zientifiko batzuen ustez, gizonezkoek, matematika eta fisika arloetan, hau da, zientziazko munduan, abantailak dituzte, garunako zati bat garatuta dutelako hain zuzen ere. Teknologia, zientziazko mundukoa izanda, pertsona askoren ustez, gizonezkoei hobeto eman diezaieke, eta teoria horren erruz, ika-mikak sortu dira. Batzuen pentsamolde erak, diskriminazioa dela die, baina, nire ikuspuntutik ez da horrela. Baliteke, gizonezkoak garatua izatea garunako atal hura, baina hori ez du esan nahi teknologiaren barruan hobeto moldatuko direnik. Adibidez, lehenengo ordenagailu baten programaketa emakume batek egin zuen.  Gaur egun, informazio-gizarte batean bizi gara, eta emakumeak gero eta gehiago parte hartu behar du, teknologian haiek ere kapazak direlako. Gainera, zenbait desabantailak dituzte zeren azken urteotan, emakumeak gizonak baino gutxiago erabiltzen dutelako teknologia. Hemen ikus daiteke:
Laburbilduz, esan dezakegu, informazio-gizarteak irudikatzen du lurralde zabal konplexu eta estratifikatua emakumeak aprobetxatu behar duena. Horrexegatik derrigorrezkoa da emakumeek parte hartzea, zeren eboluzio naturala ez du murriztuko generoen zauri digitala. Horretarako, ezinbestekoa da, sistema ekonomiko eta gizarte teknologikoagoa non emakumeak protagonistak izan behar dira. Estrategia bat barneratu eta partekatu egin behar da administratibo eta agente publiko desberdinengatik, eta enpresa guztiak hirugarren sektorearekin batera parte hartu behar dute.Azken finean, TIC-en iraultza, iraultza-soziala da, non gizon-emakume guztiok nahasita gaude.

4.BIBLIOGRAFIA:
Cristian Camilo Rubiano. (2013, 9 de abril). Cristian Camilo Rubiano .Consultado el 4 de noviembre de 2013 de http://camiloceballos.blogspot.com.es/

martes, 29 de octubre de 2013

Gaiaren Aukeraketa

Guk teknologia berriek eskola haurretan izan ditzaketen eragina aztertuko dugu. Gaur egun gero eta gehiago erabiltzen da teknologia eskoletan (ordenagailuak, telefono mugikorrak), material tradizionala, hau da, betiko papera eta arkatza alde batera utzita. Honek, gure ustetan, eragin larriak ekar ditzake haurren etorkizunean. Egia da teknologia gero eta gehiago hazten ari dela, eta ez bakarrik eskoletan, gizartean hain zuzen ere, eta hori da jartzen duten aitzakia. Hau da, esaten dutenez, etorkizunean dena askoz teknologikoagoa izango denez, gaur egungo haurrek, etorkizunean ondo moldatu ahal izateko, teknologiaren bidez ikasi behar dute. Baina teknologia hain gazte diren aurrekin erabiltzea arazo larriak ere ekar ditzakeela uste dugu. Egia esan ez gaude larrituta gaur egungo egoeraz, izan ere, oraindik teknologia berriek ez dituzte material tradizionalak gainditzen. Baina esan beharra daukagu, salto handia ikusi dugula gure haur garaietatik gaur egunera. Hori dela eta, larritzen gaitu gai honek. Teknologia gero eta azkarrago garatzen ari da eta gero eta azkarrago zabaltzen da gure bizimodura, metodo tradizionalak alde batera utziz. Hori ikusita, suposa dezakegu, urrun ez dagoen etorkizun batean, orain orri zuria eta arkatza dagoen lekuan, ordenagailu pantaila eta teklatua egongo direla. Hori dela eta, gai honen hautaketa proposatu dugu.

Elkarrizketatik taldeak atera dituen konklusioak

Hemen ikusi ditzakegu taldeak atera dituen konklusioak; haien hartean, irakasle ona izateko pausoak eta honek dauzkan ezaugarriak. Espero dugu zuen gustukoa izatea:)

martes, 22 de octubre de 2013

Taldeko iritsi zabala irakasle izateari buruz

Eduki dugun esperietzia hau kontuan izanda, taldeak, gai honi buruzko hainbat ideia edo ezaugarri nabarmendu ditu: Lehenik eta behin, elkarrizketatuko irakasleek zenbait aholku eman dizkigute irakasle eratu eta ahalik eta formakuntza gehien izateko nahiarekin. Horien artean, hurrengo hauek nabarmendu ditzakegu:
-Irakasleek, batez ere, egonarria dexente eduki behar du, zeren ikasle guztiak ez dira beti ondo portatzen.
-Aurkezten duen ikasgaia menderatu behar du, hau da, azaltzen jakitea eta esaten duena zentzu osoa izatea, ikasleei argi gera diezaien kontzeptu garrantzitsuenak eta argi geratzen ez badira hobeto azaldu behar ditu.
-Klaseak dinamizatu behar du, hau da, liburu gutxiago erabili eta berbatan aritzea denbora gehiago, baina gaur egungo hezkuntza-sistema dela-eta oso zaila da liburuak ez erabiltzea Gobernuak ezartzen duelako.
- Aktibitate desberdinak egitea klase orduetan, ikasleak aspertu ez daitezen. Teoria eman baina modu desberdinez. Era edo modu asko daukagu hau aldatzeko eta teoria emateko era dibertigarri batean, edo behintzat ez  hain aspergarri batean, adibidez: jokuen bidez, lan interesgarriak eginez...
-Gurasoekiko harremana estuagoa izatea tutoretza klaseen bidez. Gatazka ugari sortzen dira arazo latz huengatik, eta beharbada, irakasleek, gurasoekiko harremana zaintzen badute, gaitz hau ezabatuko zuketen.
-Ikasle bat, mundu bat da. Denak desberdinak dira, eta zenbait gauza behar dituzte ondo funtzionatzeko; horretarako, irakasle bakoitzak, indibidualki tratatu behar ditu ikasle bakoitzaren arazoak edo nahiak.
-Ikasleekiko maitasuna. Taldeak eduki zituen hizketen arabera, honako hau garrantzi handienetariko bat dauka. Irakasle izateko, ikasleak maitatu behar dituzu. Bokazionalezko ekintza edo lana da hau, eta bokazio hori ez badaukazu, ez duzu mundu honetan ezer ez egiterik. Umeak edo haurrak irakaskuntzaren arima dira.
Elkarrizketa hau, asko balio digu jakiteko nolako irakasle mota izan behar garen. Horrez gain, jakin behar da irakasle on bat ez dela egun batetik bestera egiten,  esperientzia hartuz eta esfortzu handiarekin lortuz baizik.

domingo, 20 de octubre de 2013

Josu Jáñez-ek irakaslearekin izandako elkarrizketa.

Duela Bi aste Juan Abasolo-k esan zigun irakasle miresgarri bati egin behar geniola elkarrizketa bat. Hasieran, asko kostatu zitzaidan zein irakasleari egin lan hau, nire ikastetxean irakasle miresgarri asko izan ditudalako; azkenean, erabakia hartu nuen. Elkarrizketa pasaden asteartean egin nuen; oso esperientzia ikaragarria izan zen, zeren haren ikaslea izan zenean zenbait kuriositate eduki nituen irakasle horretaz, eta elkarrizketa honekin kuriositate horiek guztiak ezagutu ditut. Asko ikasi dut lan honetatik, elkarrizketan sartu behar ziren galderak oso ondo eginak daude etorkizuneko irakasleok, zenbait datu kontuan har dezagun. Gainera, gustatuko litzaidake azpimarratzea, lan hauek eginez gehiago ikasten duzula, klase teorikoak baino. Ere, eskerrak eman nahi dizkiot irakasleari, oso ondo portatu delako nirekin eta berak ere tarte atsegina izan du, eta klaseetatik deskonektatzeko aktibitate interesgarria iruditu zaio. Benetan, gauza asko ikasi ditut, adibidez, irakasleak esan dit haren ustez liburuak erabat kendu beharko liratekeela, zeren ikasleek ez dutelako batere ikasten horiekin. Adibidez, literatura ikasi behar badute, liburuarekin, ikasleek aste horretan badakite nor den Rubén Darío, baina kurtso bukaeran ez dira gogoratzen. Beste gauza garrantzitsu bat ikasi nuena elkarrizketa horretaz da, nola izan behar den irakasle on bat: Batez ere, irakasle on batek egonarria izan behar du, ikasleek ez dira beti ondo portatzen, eta zenbait arazo sor ditzakete. Beste gauza garrantzitsua da, irakaslea ematen duen ikasgaia hark menperatu behar du, ikasleek ondo uler ditzaten haren azalpenak. Irakasle honi gehien gustatzen zaiona bere lanaz, dira klaseak ematea: hau da, besteei erakustea zuk dakizun gauzak, haiek ere ikas dezaten. Bere lanetik gorroto duen gauza, frogak zuzentzea da, zeren denbora asko eman behar duzu zure ikasleek zer esaten duten ulertzeko. Hala eta guztiz ere, elkarrizketa honetatik ateratzen dudan konklusioa hauxe da: Gaur egungo sistema-hezkuntza ez da oso ona, zeren ikasleek ( liburu teoriko garestiak erosten dutenez) ez dute ezer ikasten, hau da, bizitzarako balio dezaketen gauzak berehala ahazten zaie. Irakasleek klaseko giroa aldatu behar dute, klaseak dinamizatu behar dituzte bere ikasleek asper ez daitezen.