martes, 29 de octubre de 2013
Gaiaren Aukeraketa
Guk teknologia berriek eskola haurretan izan ditzaketen eragina aztertuko dugu. Gaur egun gero eta gehiago erabiltzen da teknologia eskoletan (ordenagailuak, telefono mugikorrak), material tradizionala, hau da, betiko papera eta arkatza alde batera utzita. Honek, gure ustetan, eragin larriak ekar ditzake haurren etorkizunean. Egia da teknologia gero eta gehiago hazten ari dela, eta ez bakarrik eskoletan, gizartean hain zuzen ere, eta hori da jartzen duten aitzakia. Hau da, esaten dutenez, etorkizunean dena askoz teknologikoagoa izango denez, gaur egungo haurrek, etorkizunean ondo moldatu ahal izateko, teknologiaren bidez ikasi behar dute. Baina teknologia hain gazte diren aurrekin erabiltzea arazo larriak ere ekar ditzakeela uste dugu. Egia esan ez gaude larrituta gaur egungo egoeraz, izan ere, oraindik teknologia berriek ez dituzte material tradizionalak gainditzen. Baina esan beharra daukagu, salto handia ikusi dugula gure haur garaietatik gaur egunera. Hori dela eta, larritzen gaitu gai honek. Teknologia gero eta azkarrago garatzen ari da eta gero eta azkarrago zabaltzen da gure bizimodura, metodo tradizionalak alde batera utziz. Hori ikusita, suposa dezakegu, urrun ez dagoen etorkizun batean, orain orri zuria eta arkatza dagoen lekuan, ordenagailu pantaila eta teklatua egongo direla. Hori dela eta, gai honen hautaketa proposatu dugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ikusita
ResponderEliminar