ARAZOAK
1. Espektatiba handia ez duen
ikasleengan deskonfiantza eta desmotibazioa sortzea.
Uste dut arazo hau ohikoena
dela. Normala da norberaren burua desmmotibatuta izatea irakaslek zugan
esperantza gutxiago duela ikustean. Horrelakorik ez gertatzeko, ikasle hauengan
ere konfiantza dagoela erakutsi behar da. Horrela ikasleak ez du bere burua
inorenaren azpitik ikusiko, eta horrek nolabaiteko konfiantza eragingo dio
ikasleari aldi berean.
2. Irakasleak ikasle
konkretuarengan duen konfiantza berezia adierazten ez jakitea
Horrelako kasuak ez lirateke
gertatu behar. Izan ere irakasle batek irakasle izateko prestakuntza bat jaso
du, eta prestakuntza horretan era egokian nola komunikatu adierazi behar diote.
Dena den, eta tamalez, badaude haien ikasleekin ondo komunikatzen ez diren
irakasleak. Beraz, argi dago kasu honetan arazoa irakaslearena dela, eta hori
konpontzeko, nire ustez, irakasleak ikastetxetik kanpo ikastaroak jaso beharko
lituzke, komunikaziorako ikastaroak konkretuki.
3. Ikaslean, irakasleak eskainitako
konfiantza berezi hori, bereganatzen edo barneratzen ez jakitea.
Arazo hau aurrekoa baino
ohikoagoa izan daiteke. Izan ere, denok dakigu ume bakoitzak baduela bere
gaitasun komunikatiboa, eta batzuetan nahiko lotsatiak izaten dira. Ume batek
konfiantza berezi hori dagoela ikusten ez duenean, konfiantza berezi hori
dagoela jakinarazi behar zaio ahalik eta arien. Ez zaio inoiz hitzekin esan
behar, bestela horrek arazo asko ekar dezake. Ikaslearengana gehiago hurbildu
behar da, berarekin konfiantza berezia lortzeko, edozein txantxa kontatuz,
edota gelatik kanpoko galderak eginez. Horrela umeak berarengan nolabaiteko
interes berezia dagoela ikusi dezake.
4. Ebaluatzeko orduan, notak
gora edo behera egitea, irakasleak ikasle horrengan duen konfiantzaren arabera.
Arazo hau konpontzea nahiko
gauza etikoa da. Izan ere, irakasle batek zerbait zuzentzerakoan, lan horren
edukiaren arabera ebaluatu beharko luke, eta ez lan horren egilearen arabera.
5. Ikasleen artean ika-mikak edo
egoera deserosoak sortzea.
Arazo hau da benetan larritzen
nauena. Azken finean, uste dut, arazo honengatik gero bulling kasuak gertatu
ahal direla. Denok ezagutu dugu gure klasean oso azkarra zen ikasleren bat.
Ikasle horrek, normalean, irakaslearen konfiantza dauka, eta bakarrik
horregatik, beste ikasle guztien txantxak aguantatu behar ditu . arazo hau
konpontzeko, uste dut, ikasle guztiak konfiantza bera jaso beharko luketela,
horrela ikasleek ez lukete bere burua inorena baino beherago ikusiko.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEsan duzun azkenari helduta, interesgarria da "konfiantza bera" izan beharrarena, baina hori gauzagarria da? Nola, ordea?
ResponderEliminar