1. TEKNOLOGIAREN GARRANTZIA EGUNEROKO BIZITZAN
Gaur egun bizi gara aurrerabidea eta gizaki baten bizitzaren jarraibideak markatzen dituen goi-teknologiako mundu batean inguratuta. Teknologiak gure eguneko bizitzaren parte hartzen du, egiten dugun guztiarekin eta asmatzen dugunarekin lotuta.
Gizakiok bizi garen gaurko munduan artifizialagoa da naturala baino, hau da, gizakiak mundu bat eraiki zuen, mundu hori ahalik eta hobekien aldatzeko, eta hori lortzen ari da, zeren zer izango litzateke gure bizitzaz teknologia gabe?
Guztiok dakigula uste dut: bodrio zikina, nazkagarria eta jasanezina. Ez da ulertzen nola gure gurasoen belaunaldia joan zitekeen eskolara kalkulagailurik, konputagailu eramangarririk, liburutegi birtualik eta internet-eri gabe. Adibidez, gogoratu nolakoa zen zuen egunak mugikorrik gabe, ileetatik botatzen zarete. Honek, erakusten du teknologiak gure bizitza soziala hobetzen du, modu desberdinekin, haren paper nagusia lehen zeuden erremintakta haren osagarriak hobetzea da, denbora aurrezkia eta lan-ahalegina sinplifikatzen baitu, eta eguneroko bizitza hobetzen du. Teknologian pentsatzen dugunean, burura etortzen zaigu hezkuntza eta modernotasuna kontzeptuak, gaurko gizartearen identitatea delako, modernoa izatea, komunikazio-tresna guztiak ulertzea eta erabiltzea da. Teknologiak baimentzen du enpresa askok egoki funtziona dezatela, edo jende askok bere etxeetatik lan egin dezala, eta laguntzak ematen ditu munduko komunikazio konpaineen artean.
Teknologiak gorputz-adar protetikoak eraikitzen ditu, kirurgiak berriak sortzen ditu eta janari handiagoko ekoizpena baimentzen du abiadura handira handitzen duen populazioarentzat. Ibilgailu eraginkorragoak sortzen ditu eta humanitateak bere ezaguera oraindik gehiago heda dezala baimentzen du. Hala eta guztiz ere, teknologia erabiltzea frustazioa ekar dezake gizaki helduenengan, zeren haiek ez daude hain ohiuta aparatu teknologikoak erabiltzera, haien haurtzaroan eta bizitzan teknologiarik ez zegoelako. Horrexegatik gazteak hobeto erabiltzen dute teknologia.
Hura ezagutu ondoren teknologia gabe bizi izatea, da paradisutik botako bazaituzte bezala. Eta laster jada gure belaunaldi berriak USB-a portu| batekin konektagarritasun handiagorako osatuta etorriko dira.
2.TEKNOLOGIA BERRIEK HEZKUNTZAN DUTEN GARRANTZIA
Teknologiak gizartean zelako garrantzia duen aztertu eta gero, guri interesatzen zaigun gaia jorratuko dugu, konkretuki zeintzuk diren teknologia berrien eragina eskola barruan. Hasteko esan beharra daukagu ez dugula aztertu nahi teknologiak zein efektu dituen gazteengan, baizik eta zein efektu sortarazten dituen teknologia berri horiek eskoletan erabiltzea.
Hasteko, ikasleengan duen eragina aztertuko dugu. Teknologia berriak erabiltzea eragin ona eta txarra du ikasleengan. Alde batetik esan beharra dago ikasleak askoz adiago egongo direla teknologia berriak erabiltzen diren klase baten. Esan nahi duguna da, 12 urteko ume batentzat askoz errazagoa dela ordenagailuko animazioei kasu egitea eta bertan arreta mantentzea. Betidanik erabili den arbela eta klariona erabiltzekotan, ikasleak arreta askoz arinago galduko du, izan ere askoz aspergarriagoa da azalpenak horrela jasotzea. Gainera, ikasleek askoz eskurago izango dute informazioa. Gaur egun internet zabaldu eta bertan edozein gairi buruzko informazio zabala aurkitzeko aukera dugu. Baina denak ez dira abantailak. Denok dakigunez, internetek badu ere erabilera okerra egiteko aukera, eta irakasle batek ezin ditu 25 ordenagailu aldi berean kontrolatu. Hori dela eta, komenigarria izango litzateke zentroak segurtasun programa bat izatea, horrela umeek ezingo lukete leku arriskutsuak bisitatu. Horretaz aparte, etorkizun urrun baten, umeek ordenagailuak soilik erabiliko balituzte klaseetan, eskuz idaztea ahaztuko lukete, eta hori oso arazo larria izan daiteke. Teknologia berriek sortarazi dezaketen beste kalte bat denbora lapurreta da, hau da, gazteek denbora gehiegi ematea teknologia horiek erabiltzen, klase zereginak alde batera utzita. Baina arazo hori ez da gure arazo multzoan sartzen. Izan ere, gu teknologia berriek ikasgela barruan ikasleengan izan ditzaketen eraginak aztertzen ari gara, eta kasu hau ezin dugu ikasgela barruan sartu.
Bestalde, kontuan hartu behar dugu, ikasgeletan teknologia berriak erabiltzea ez duela ikasleengan soilik eragina sortzen, irakasleentzat ere abantaila izan daiteke. Irakasleak klasera eraman behar dituen liburu guztiak aldera batera utzi, eta ordenagailu sinple batekin nahiko izatea abantaila erabilgarria da irakasleentzat. Gainera, klasean prestatuta ez duen edozeri buruzko informazio gehigarria gehitu nahi izatekotan, interneten bidez momentu baten egin dezake, inolako konplikaziorik gabe. Horretaz aparte, edozein lan batzeko ere malgutasun handia eskaintzen du. Izan ere, irakasleak ez ditu lan guztiak banaka bildu behar. Guztiz kontrakoa, ikasleak dira lana sareko leku jakin batera bidali behar dutenak. Bestalde, uste dugu irakasleentzat ez dela kaltegarria teknologia berriak ikasgeletan erabiltzea. Irakasleak jadanik pertsona helduak dira, eta hori dela eta ondo jakin beharko lukete euren lanean dauden baliabideak erabiltzen.
Azkenik honek ere erakundetan izan ditzake eragina. Eskoletarako dena errazagoa izango litzateke modu elektronikoz egingo balira gauzak. Izan ere eskolak betidanik funtzionatu dute fotokopien sistemarekin, eta beti gertatu daiteke fotokopiaren bat galtzea. Gainera, nahiz eta hasierako gastua handiagoa izan, luzera askoz merkeagoa izango litzateke, hasierako inbertsio gogorra soilik delako beharrezkoa.
3. GENEROAREN IKUSPEGIA
Genero arloan, teknologiak, desadostasun ugari sortu ditu. Zientifiko batzuen ustez, gizonezkoek, matematika eta fisika arloetan, hau da, zientziazko munduan, abantailak dituzte, garunako zati bat garatuta dutelako hain zuzen ere. Teknologia, zientziazko mundukoa izanda, pertsona askoren ustez, gizonezkoei hobeto eman diezaieke, eta teoria horren erruz, ika-mikak sortu dira. Batzuen pentsamolde erak, diskriminazioa dela die, baina, nire ikuspuntutik ez da horrela. Baliteke, gizonezkoak garatua izatea garunako atal hura, baina hori ez du esan nahi teknologiaren barruan hobeto moldatuko direnik. Adibidez, lehenengo ordenagailu baten programaketa emakume batek egin zuen. Gaur egun, informazio-gizarte batean bizi gara, eta emakumeak gero eta gehiago parte hartu behar du, teknologian haiek ere kapazak direlako. Gainera, zenbait desabantailak dituzte zeren azken urteotan, emakumeak gizonak baino gutxiago erabiltzen dutelako teknologia. Hemen ikus daiteke:

Laburbilduz, esan dezakegu, informazio-gizarteak irudikatzen du lurralde zabal konplexu eta estratifikatua emakumeak aprobetxatu behar duena. Horrexegatik derrigorrezkoa da emakumeek parte hartzea, zeren eboluzio naturala ez du murriztuko generoen zauri digitala. Horretarako, ezinbestekoa da, sistema ekonomiko eta gizarte teknologikoagoa non emakumeak protagonistak izan behar dira. Estrategia bat barneratu eta partekatu egin behar da administratibo eta agente publiko desberdinengatik, eta enpresa guztiak hirugarren sektorearekin batera parte hartu behar dute.Azken finean, TIC-en iraultza, iraultza-soziala da, non gizon-emakume guztiok nahasita gaude.
4.BIBLIOGRAFIA:
Cristian Camilo Rubiano. (2013, 9 de abril). Cristian Camilo Rubiano .Consultado el 4 de noviembre de 2013 de http://camiloceballos.blogspot.com.es/