Etortzen den aste honekin, gelako ikaskide batzuk, 5 aste daramatzagu ikastola batera joaten irakasle bezala aritzen. Manu-k, soziologia irakasten duen irakaslea, ikastolak aipatu zizkigunean, izua edo antzeko sentimena etorri zitzaidan, lehen urtea zelako, eta sansomendi ikastola egokitu zitzaidalako. Dauzkadan lagun askok, ijitoak bakarrik zeudela esaten zuten, eta denbora latz bat edukiko nuela antzematen zuten.
Klasea emateko eguna heltzean, bertako irakasle batekin hizketan eman nuen bost minutu, eta haurrek zeuzkaten jarrerak ihardetsi zizkidan. Lasaitu egin ninduen. Klasean sartzean, lagunek esan zidaten moduan, ijitoak bakarrik ikusi nituen, eta horrek kezkatu ninduen. Minutuak pasa ahala, harremana estuagoa ikasleekin hartuz joan nintzen. Aurrerantzean izandako kezkak eta beldurrak desagertu, eta ni izaten hasi nintzen.
Etorkinak eta ijitiak zirela eta, zeukaten maila oso baxua izango zela eta oso zaila irudituko zitzaidala klaseak ematea pentsatzen nuen. Lehenengo klasea bukatzerakoan, ikasle askok niregana korrika etorri ziren, ni ez joateko nahiarekin. Askok, egindako marrazkiak eman zizkidaten, eta haietaz neukan pentsamoldea aldarazi zidaten. Ostean, joandako egun guztiak zoragarriak izan dira.
Esperientzia oso ona izaten ari da, eta asko ikasten ari naiz hezkuntzaren funtzionamenduaren eta haurren portaeraren aldetik.
Zoragarria, benetan.
ResponderEliminarPozgarria zure esperientzia hori. Diotenez, arrazakeria eta edozelako bazterkeriak elkar (benetan) ez ezagutzetik sortzen dira. Zurea oso adibide ona.
Interesgarria litzateke, zalantza gabe, sakonago pentsatzea esperientzia horren inguruan, irakasle ona ikasiaz egiten baita.