martes, 19 de noviembre de 2013

Nor da Maria Montessori?

Teoria eta Historia ikasgaian, Maria Montessori pedagogoari buruz hitz egin genuen, eta hark hezkuntzan egindako mugimenduak azaltzea gustatuko litzaidake sarrera honen bitartez.

Maria Montessori, 1870an jaio zen, Chiravalle-n. Pedagogia, Psikiatria, Filosofía, Natur Zientziak eta beste ikaskuntzak egin zituen. Bere semea, Mario, 1929an, Association of Montessori International elkartea sortu zuen, bere amak ezarritako hezkuntza-aldaketak mundu guztian zabaltzeko.

Maria Montessori, Eskola Berriaren mugimenduaren barruan sailkatzen da eta haren metodoaren ardatz nagusiak hauexek ziren:

a)Haurraren garapena: Haur baten garapena ez da lineala, hau da, hainbat maila dauzka: Lehenengo maila haurtzaro txikia zen (0-6urte), Maria-ren ustez, bizitzako eperik garrantzitsuena da non umeei biderketa ,zatiketa edo Munduko nazioak irakatsi behar zaie. Epe horretan umeek gauza berriak ikasten dute erraztasun handiarekin eta haien gaitasuna garatuagoa dagoelako. Beste mailak Maria-k ez zituen hainbeste garatu haren metodoan, baina hauek dira: Haurtzaro Handia(6-12 urte), Nerabezaroa(12-18) eta Heldutasun gaztea(18-24).

b)Zentzumenen garapenaren printzipioa: Maria-k esaten zuen, eskua adimenaren faktorea zela, hau da, ideiak zentzumenetatik datozen bezala, adimena esku jardueratik dator. Haurrak mundua zentzumen guztiak erabiliz bereganatzen du. Bere metodoak tresneria pedagogiko berezia dakar. Haurrak zentzumenen bitartez ikasten duenez, zentzumenak era progresiboan lantzen dituzten materialak sortu zituen.

c)Ikaslearen jarduera librearen printzipioa: Maria-k eskoletan askatasun falta, isilpean eta geldirik egon beharra eta diziplina lortzeko ematen zituen zigorrak eta sariak asko kritikatzen zuen. Horrexegatik, auto-hezkuntza sortu zuen, hau da, umea haren inguruan dauden gauza guztiak barneratzeko askatasunez eta diziplinaz egin behar da.

d)Banakotasunaren printzipioa: Haren metodoa, norbanakoaren erritmoa eta jarraipenean oinarritzen da. Irakaslea, zuzendaria izan behar da. Honekin esan nahi dut, irakaslea haur bakoitza non dagoen ikusi behar du, haur bakoitzaren bidea ongi bideratzeko.

Gaur egun, Maria Montessori-ren metodoaren zenbait elementu hartu dira, gaur egungo hezkuntza-sistemarako. Nik behintzat ez nuen ezagutu pertsona hau, baina jakinda hezkuntzaren aldetik egindako zereginak, oso pertsona garrantzitsua izan da bai irakasleentzako, bai ikasleentzako.



1 comentario:

  1. Egiak dira esaten dituzunak. Baina ez diozu inolako loturarik ezartzen zure buruarekin. Berdintsu idatzi zenezakeen sarrera bat Alfonso XII, Muhamar al Gadafi, Calcutako Teresa edo Alava Generalari buruz.

    ResponderEliminar