martes, 29 de octubre de 2013

Gaiaren Aukeraketa

Guk teknologia berriek eskola haurretan izan ditzaketen eragina aztertuko dugu. Gaur egun gero eta gehiago erabiltzen da teknologia eskoletan (ordenagailuak, telefono mugikorrak), material tradizionala, hau da, betiko papera eta arkatza alde batera utzita. Honek, gure ustetan, eragin larriak ekar ditzake haurren etorkizunean. Egia da teknologia gero eta gehiago hazten ari dela, eta ez bakarrik eskoletan, gizartean hain zuzen ere, eta hori da jartzen duten aitzakia. Hau da, esaten dutenez, etorkizunean dena askoz teknologikoagoa izango denez, gaur egungo haurrek, etorkizunean ondo moldatu ahal izateko, teknologiaren bidez ikasi behar dute. Baina teknologia hain gazte diren aurrekin erabiltzea arazo larriak ere ekar ditzakeela uste dugu. Egia esan ez gaude larrituta gaur egungo egoeraz, izan ere, oraindik teknologia berriek ez dituzte material tradizionalak gainditzen. Baina esan beharra daukagu, salto handia ikusi dugula gure haur garaietatik gaur egunera. Hori dela eta, larritzen gaitu gai honek. Teknologia gero eta azkarrago garatzen ari da eta gero eta azkarrago zabaltzen da gure bizimodura, metodo tradizionalak alde batera utziz. Hori ikusita, suposa dezakegu, urrun ez dagoen etorkizun batean, orain orri zuria eta arkatza dagoen lekuan, ordenagailu pantaila eta teklatua egongo direla. Hori dela eta, gai honen hautaketa proposatu dugu.

Elkarrizketatik taldeak atera dituen konklusioak

Hemen ikusi ditzakegu taldeak atera dituen konklusioak; haien hartean, irakasle ona izateko pausoak eta honek dauzkan ezaugarriak. Espero dugu zuen gustukoa izatea:)

martes, 22 de octubre de 2013

Taldeko iritsi zabala irakasle izateari buruz

Eduki dugun esperietzia hau kontuan izanda, taldeak, gai honi buruzko hainbat ideia edo ezaugarri nabarmendu ditu: Lehenik eta behin, elkarrizketatuko irakasleek zenbait aholku eman dizkigute irakasle eratu eta ahalik eta formakuntza gehien izateko nahiarekin. Horien artean, hurrengo hauek nabarmendu ditzakegu:
-Irakasleek, batez ere, egonarria dexente eduki behar du, zeren ikasle guztiak ez dira beti ondo portatzen.
-Aurkezten duen ikasgaia menderatu behar du, hau da, azaltzen jakitea eta esaten duena zentzu osoa izatea, ikasleei argi gera diezaien kontzeptu garrantzitsuenak eta argi geratzen ez badira hobeto azaldu behar ditu.
-Klaseak dinamizatu behar du, hau da, liburu gutxiago erabili eta berbatan aritzea denbora gehiago, baina gaur egungo hezkuntza-sistema dela-eta oso zaila da liburuak ez erabiltzea Gobernuak ezartzen duelako.
- Aktibitate desberdinak egitea klase orduetan, ikasleak aspertu ez daitezen. Teoria eman baina modu desberdinez. Era edo modu asko daukagu hau aldatzeko eta teoria emateko era dibertigarri batean, edo behintzat ez  hain aspergarri batean, adibidez: jokuen bidez, lan interesgarriak eginez...
-Gurasoekiko harremana estuagoa izatea tutoretza klaseen bidez. Gatazka ugari sortzen dira arazo latz huengatik, eta beharbada, irakasleek, gurasoekiko harremana zaintzen badute, gaitz hau ezabatuko zuketen.
-Ikasle bat, mundu bat da. Denak desberdinak dira, eta zenbait gauza behar dituzte ondo funtzionatzeko; horretarako, irakasle bakoitzak, indibidualki tratatu behar ditu ikasle bakoitzaren arazoak edo nahiak.
-Ikasleekiko maitasuna. Taldeak eduki zituen hizketen arabera, honako hau garrantzi handienetariko bat dauka. Irakasle izateko, ikasleak maitatu behar dituzu. Bokazionalezko ekintza edo lana da hau, eta bokazio hori ez badaukazu, ez duzu mundu honetan ezer ez egiterik. Umeak edo haurrak irakaskuntzaren arima dira.
Elkarrizketa hau, asko balio digu jakiteko nolako irakasle mota izan behar garen. Horrez gain, jakin behar da irakasle on bat ez dela egun batetik bestera egiten,  esperientzia hartuz eta esfortzu handiarekin lortuz baizik.

lunes, 21 de octubre de 2013

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA




           Pasa den astean izan nuen elkarrizketa hau. Irakaslea nire matematikako irakaslea izan da azken bi urteetan. Esperientzia handia duen irakasle bat da. Oso elkarrizketa interesgarria iruditu zait. Eskerrak eman nahi dizkiot ere nire institutu ohiari, izan ere haiek utzi ziguten bulegotxo bat 40 minutuz elkarrizketa egiteko. Nahiko elkarrizketa itxia izan zen. Esan nahi dudana da, intimitatea mantendu zela eta, berak eskatu zidanez, nik ez nuen elkarrizketa grabatu. Institutuak berak duen makinan kafea hartuta, beno kafea berak, nik txokolate bat hartu nuen, ez zait inoiz kafea gustatu. Gustuko izan dut esperientzia, eta ez dut ezer gehiago aurreratu izan, bestela ez dut ezer utziko lan garrantzitsurako.



        

domingo, 20 de octubre de 2013

Josu Jáñez-ek irakaslearekin izandako elkarrizketa.

Duela Bi aste Juan Abasolo-k esan zigun irakasle miresgarri bati egin behar geniola elkarrizketa bat. Hasieran, asko kostatu zitzaidan zein irakasleari egin lan hau, nire ikastetxean irakasle miresgarri asko izan ditudalako; azkenean, erabakia hartu nuen. Elkarrizketa pasaden asteartean egin nuen; oso esperientzia ikaragarria izan zen, zeren haren ikaslea izan zenean zenbait kuriositate eduki nituen irakasle horretaz, eta elkarrizketa honekin kuriositate horiek guztiak ezagutu ditut. Asko ikasi dut lan honetatik, elkarrizketan sartu behar ziren galderak oso ondo eginak daude etorkizuneko irakasleok, zenbait datu kontuan har dezagun. Gainera, gustatuko litzaidake azpimarratzea, lan hauek eginez gehiago ikasten duzula, klase teorikoak baino. Ere, eskerrak eman nahi dizkiot irakasleari, oso ondo portatu delako nirekin eta berak ere tarte atsegina izan du, eta klaseetatik deskonektatzeko aktibitate interesgarria iruditu zaio. Benetan, gauza asko ikasi ditut, adibidez, irakasleak esan dit haren ustez liburuak erabat kendu beharko liratekeela, zeren ikasleek ez dutelako batere ikasten horiekin. Adibidez, literatura ikasi behar badute, liburuarekin, ikasleek aste horretan badakite nor den Rubén Darío, baina kurtso bukaeran ez dira gogoratzen. Beste gauza garrantzitsu bat ikasi nuena elkarrizketa horretaz da, nola izan behar den irakasle on bat: Batez ere, irakasle on batek egonarria izan behar du, ikasleek ez dira beti ondo portatzen, eta zenbait arazo sor ditzakete. Beste gauza garrantzitsua da, irakaslea ematen duen ikasgaia hark menperatu behar du, ikasleek ondo uler ditzaten haren azalpenak. Irakasle honi gehien gustatzen zaiona bere lanaz, dira klaseak ematea: hau da, besteei erakustea zuk dakizun gauzak, haiek ere ikas dezaten. Bere lanetik gorroto duen gauza, frogak zuzentzea da, zeren denbora asko eman behar duzu zure ikasleek zer esaten duten ulertzeko. Hala eta guztiz ere, elkarrizketa honetatik ateratzen dudan konklusioa hauxe da: Gaur egungo sistema-hezkuntza ez da oso ona, zeren ikasleek ( liburu teoriko garestiak erosten dutenez) ez dute ezer ikasten, hau da, bizitzarako balio dezaketen gauzak berehala ahazten zaie. Irakasleek klaseko giroa aldatu behar dute, klaseak dinamizatu behar dituzte bere ikasleek asper ez daitezen.

sábado, 19 de octubre de 2013

Paul Sánchez-ek izandako elkarrizketa irakasle miresgarri batekin

Elkarrizketa hau, izan nuen irakasle bati egiteak, nahiko polita iruditu zait. Juan-ek esan zuen bezain pronto, irakasle baten aurpegia irudikatu, eta hurrengo egunean hitzordu baten bila joan nintzen harengana. Aste bat itxaron eta gero, pasa den asteazkenean berarekin elkartu nintzen. Berarengan daukadan konfidantza izugarrizkoa da, eta hori dela eta, eduki genuen elkarrizketa nahiko zabala izan zen. Marianistek daukaten etxe batean izan genuen elkarrizketa hura. Coca-cola eta goxoki batzuekin hasi ginen hizketan. 45 minutu inguru iraun zuen izandako elkarrizketa, eta dena zoragarri joan zen. Poza handia eman zidan bera berriz ikusteak. Daukagun harremana oso gertua denez, oso zintzo portatu zen nirekin, eta galdetutako dena ihardetsi zidan.

lunes, 14 de octubre de 2013

MAPA KONTZEPTUALA

Ikusi dezakezuen mapa egiteko bi testuen beharra izan ditugu. Ikusi dezakegunez, gai ezagun bati dagokio: LOMCE edo LOE. Bakoitzeko hainbat ezaugarri edo arrazoi ipini ditugu. Espero dugu ontzat ematea eta kritika asko ez bereganatzea:)!

LOMCE legea aprobatu egin da



Zoritxarrez, Lomce legea Espainiako diputatuen kongresoan aprobatu zuten ostiralean, PP-ko botoekin. Izan ere, PP-k pasaden hauteskundeetan gehiengo osoa atera zuen, hau da, haiek bakarrik Gobernatzen zuten Espainian beste partidu politiko laguntzarik gabe. Gehiengo osoa izatea, oso txarra da nire ustez zeren Lomce bezalako legeak aprobatu ditzake gobernuak nahiz eta jende asko haren aurka egon. Lomce legearekin, Gobernuak antzinako hezkuntzara bueltatu nahi du, eta nire ustez, gizarteak aurrera egin behar du. Gainera honako arrazoi hauengatik ez dugu Lomce legea aprobatzen:
-Lehenik eta behin, ez du hezkuntza sistema hobetzen (ez duelako ikasle kopurua klaseetan gutxitzen, ikasleguztien arrakastasuna ez du bultzatzen). Gainera, beste arrazoi batzuk dira, FP debaluatzen du, lege-segregatua da, Irakasleei ahazten diete...

lunes, 7 de octubre de 2013

Gaizkaren arazoak eta irtenbideak



ARAZOAK
1.       Espektatiba handia ez duen ikasleengan deskonfiantza eta desmotibazioa sortzea.
Uste dut arazo hau ohikoena dela. Normala da norberaren burua desmmotibatuta izatea irakaslek zugan esperantza gutxiago duela ikustean. Horrelakorik ez gertatzeko, ikasle hauengan ere konfiantza dagoela erakutsi behar da. Horrela ikasleak ez du bere burua inorenaren azpitik ikusiko, eta horrek nolabaiteko konfiantza eragingo dio ikasleari aldi berean.
2.       Irakasleak ikasle konkretuarengan duen konfiantza berezia adierazten ez jakitea

Horrelako kasuak ez lirateke gertatu behar. Izan ere irakasle batek irakasle izateko prestakuntza bat jaso du, eta prestakuntza horretan era egokian nola komunikatu adierazi behar diote. Dena den, eta tamalez, badaude haien ikasleekin ondo komunikatzen ez diren irakasleak. Beraz, argi dago kasu honetan arazoa irakaslearena dela, eta hori konpontzeko, nire ustez, irakasleak ikastetxetik kanpo ikastaroak jaso beharko lituzke, komunikaziorako ikastaroak konkretuki.

3.       Ikaslean, irakasleak eskainitako konfiantza berezi hori, bereganatzen edo barneratzen ez jakitea.

Arazo hau aurrekoa baino ohikoagoa izan daiteke. Izan ere, denok dakigu ume bakoitzak baduela bere gaitasun komunikatiboa, eta batzuetan nahiko lotsatiak izaten dira. Ume batek konfiantza berezi hori dagoela ikusten ez duenean, konfiantza berezi hori dagoela jakinarazi behar zaio ahalik eta arien. Ez zaio inoiz hitzekin esan behar, bestela horrek arazo asko ekar dezake. Ikaslearengana gehiago hurbildu behar da, berarekin konfiantza berezia lortzeko, edozein txantxa kontatuz, edota gelatik kanpoko galderak eginez. Horrela umeak berarengan nolabaiteko interes berezia dagoela ikusi dezake.

4.       Ebaluatzeko orduan, notak gora edo behera egitea, irakasleak ikasle horrengan duen konfiantzaren arabera.

Arazo hau konpontzea nahiko gauza etikoa da. Izan ere, irakasle batek zerbait zuzentzerakoan, lan horren edukiaren arabera ebaluatu beharko luke, eta ez lan horren egilearen arabera.

5.       Ikasleen artean ika-mikak edo egoera deserosoak sortzea.

Arazo hau da benetan larritzen nauena. Azken finean, uste dut, arazo honengatik gero bulling kasuak gertatu ahal direla. Denok ezagutu dugu gure klasean oso azkarra zen ikasleren bat. Ikasle horrek, normalean, irakaslearen konfiantza dauka, eta bakarrik horregatik, beste ikasle guztien txantxak aguantatu behar ditu . arazo hau konpontzeko, uste dut, ikasle guztiak konfiantza bera jaso beharko luketela, horrela ikasleek ez lukete bere burua inorena baino beherago ikusiko.

domingo, 6 de octubre de 2013

Paul Sánchez-en arazoak eta konponbideak

ARAZOAK:
-Espektatiba handiak ez dituzten ikasleengan deskonfidantza sortu.
-Ikasleak emandako konfidantza adierazten ez jakitea.
-Ikasleak, irakasleak emandako konfidantza hori ez bereganatzea.
-Ikasle batek, espektatiba onak baditu, irakasleak forma desegoki batean zuzendu ahal dizkio egindako ariketei  nota igotzen. Eta aldrebez espektatiba gutxi dituen ikasle bat.
-Iskanbila eta ika-mikak sortu ikaskideen artean.
- Espektatiba handiak dituzten ikasleei materia gehiago eta hobeto azalduta emango dizkie iraskasleek.
-Konfidantza gehiegi sortzea ikasle batengan eta honek presio galanta izatea.

KONPONBIDEAK:
-Irakasle bakoitzak, dituen ikasleak motibatu behar ditu.
- Denak berdinak izan behar dira irakaslearentzako. Hori horrela bada, haien artean ez dira hainat liskar izango.
- Ez legoke ondo laguntza gehiago ematea ondo doan bati; aldrebez baizik. Gaizki doan bat, gaitasun gutxiago izanda, irakasleak laguntza gehiago eskaini behar dio.
-Konfidantzaren asuntoa oso inportantea da. Motibazioarekin lotuta dago, eta ikasleak, irakaslearen konfidantza nabaritu behar du gauzak hobeto egiteko.

sábado, 5 de octubre de 2013

Robert Rosenthalek egindako hezkuntza-esperimentu baten inguruari buruzko irtenbideak Josu Jáñez-en ustez

ARAZOAK:
-Espektattiba handiak ez dituzten ikasleengan deskonfidantza sortu.
-Ikasleak emandako konfidantza adierazten ez jakitea.
-Ikasleak, irakasleak emandako konfidantza hori ez bereganatzea.
-Ikasle batek, espektatiba onak baditu, irakasleak forma desegoki batean zuzendu ahal dizkio egindako ariketei  nota igotzen. Eta aldrebez espektatiba gutxi dituen ikasle bat.
-Iskanbila eta ika-mikak sortu ikaskideen artean.
- Espektatiba handiak dituzten ikasleei materia gehiago eta hobeto azalduta emango dizkie iraskasleek.
-Konfidantza gehiegi sortzea ikasle batengan eta honek presio galanta izatea.

Arazo hauek ikusita, nire ustez, irakasleak ikasle guztiei modu berean tratatu behar dio ikasgelan ikasle eta irakasle arteko iskanbila sor ez dezan. Gainera, irakasleak ikasleei erakutsi behar die haren konfiantza, ikasleak motibatzeko asmoz. Ikasleen artean ere iskanbila sor daiteke, haien trataeragatik, eta irakaslearen helburu bat haien ikasleak bake elkarbizitzea da. Ere, irakasleak ezin du begi bista ona izan ikasle batzuekin, hau da, ikasle guztiak berdinak dira.