Duela bi urte, batxilerreko bigarren
urte ukatzen ari nintzenean, helburu bat nuen ezarria nire buruarekin,
hezkuntza munduan sartzea eta etorkizunea irakasle on bat bihurtzea. Hasieratik
oso argi neukan lehenik IVEF-en sartu nahi nuela, hezkuntzaren kirol saila
zelako gogokoen nuena, eta hau ezingo banu lortu irakasle-eskolan sartuko
nintzela, kirol gunetik noski. Azkenean, ezin izan nuen IVEF-en sartu
selektibitateko meriarengatik, baina irakasle-eskolan sartzeko ateak irekiak
neukanez Donostia eta Gasteizen artean aukeratu eta Gasteizera joatea erabaki
nuen. Karrera ezberdinak diren arren, irakasle-eskolan ere kirolaren adarretik
joateko asmoz sartu nintzan.
Behin kurtso berria hasita eta
lehenengo hilabetetan zehar zer egingo nuen oso argi neukan, zati txiki batean
nik uste klase oso gutxitara joan izanaren ondorioa zen hau eta beraz ez
nuelako beste adarrik ia ezagutzen. Baina negua eta Gabonak gerturatzen joan
ahala geroz eta lan gehiago genituenez ikasgai ezberdinak sakonago ezagutu
nituen, etorkizunean ( Unibertsitateko 4.maila eta ondoren) ikasi nahi nuenaz
zalantza bat sortuz.
Orduan konturatu nintzan kirolak oso
gogoko izan arren hezkuntzan beste arlo asko ere gustuko nituela, eta
hauetariko batzuk kirolak bezainbeste. Kurtsoa bukatu zenerako esanda nien
gurasoei ez neukala batere argi zer egingo nuen 4.mailan eta handik aurrera,
kiroletatik jarraitu, musika arte edo sail hauetan sartu, hizkuntzetara
murgildu, karrera bukatuta pedagogian sakondu, edota psikologian, …
Beraz, aurreko kurtsoa bukatuta
zegoela sortuak neuzkan zalantzak ikusirik, aurten hauek gehiago finkatzeko
asmoarekin hasi nahiz. Lehen hilean konturatu nintzen ez nuela nire burua
argitzea lortzen, eta ez nuen batere argi ezertxo erez bigarren hilabetea
iritsi arte. Bigarren hilabete honetan Praktikak egiteko ordua iritsi
zitzaigun, eta esan dezaket urakan bat ondoren eguzkia berriz ikustea bezala
izan dela Praktiken hilabete hau. Han irakasleekiko gauza asko ikasi nituen,
beraien bizitzari, lanari, beharrei, … buruz, baina bereziki Unibertsitatean
ikusitakoaren funtzionaltasuna ikusi
nuen, eta honek berriz ere karrerarekiko motibazio izugarria sortarazi zidan,
ikasgai askotan ez nuelako eginikoaren helburua ikusten.
Azkenik esan beharko nuke, urte erdi
honetan ikusi eta ikasitakoarekin nire pentsatzeko eta hezkuntza ikusteko modua
aldatu egin dela, baina oraindik ere asko aldatuko dela, oraindik ( eta azken
finean bizitza osoan zehar) izugarri dudalako ikasteko, baina argi daukat
karrerako azken urtean adar bat aukeratu behar dudan arren ez naizela arlo
batez bakarrik dakien irakaslea izango eta behi irakasle-eskola bukatuta
interesatzen zaizkidan arloen artean aukeratu ordez ahalik eta gehienez ikasten
saiatuko naizela, ahalik eta kurtso eta honelako gauza gehien eginez, azken
finean gaur egun karrera bukatu eta lana lortzea loteria irabaztea bezain zaila delako.