Eduki dugun esperietzia hau kontuan izanda, taldeak, gai honi buruzko hainbat ideia edo ezaugarri nabarmendu ditu: Lehenik eta behin, elkarrizketatuko irakasleek zenbait aholku eman dizkigute irakasle eratu eta ahalik eta formakuntza gehien izateko nahiarekin. Horien artean, hurrengo hauek nabarmendu ditzakegu:
-Irakasleek, batez ere, egonarria dexente eduki behar du, zeren ikasle guztiak ez dira beti ondo portatzen.
-Aurkezten duen ikasgaia menderatu behar du, hau da, azaltzen jakitea eta esaten duena zentzu osoa izatea, ikasleei argi gera diezaien kontzeptu garrantzitsuenak eta argi geratzen ez badira hobeto azaldu behar ditu.
-Klaseak dinamizatu behar du, hau da, liburu gutxiago erabili eta berbatan aritzea denbora gehiago, baina gaur egungo hezkuntza-sistema dela-eta oso zaila da liburuak ez erabiltzea Gobernuak ezartzen duelako.
- Aktibitate desberdinak egitea klase orduetan, ikasleak aspertu ez daitezen. Teoria eman baina modu desberdinez. Era edo modu asko daukagu hau aldatzeko eta teoria emateko era dibertigarri batean, edo behintzat ez hain aspergarri batean, adibidez: jokuen bidez, lan interesgarriak eginez...
-Gurasoekiko harremana estuagoa izatea tutoretza klaseen bidez. Gatazka ugari sortzen dira arazo latz huengatik, eta beharbada, irakasleek, gurasoekiko harremana zaintzen badute, gaitz hau ezabatuko zuketen.
-Ikasle bat, mundu bat da. Denak desberdinak dira, eta zenbait gauza behar dituzte ondo funtzionatzeko; horretarako, irakasle bakoitzak, indibidualki tratatu behar ditu ikasle bakoitzaren arazoak edo nahiak.
-Ikasleekiko maitasuna. Taldeak eduki zituen hizketen arabera, honako hau garrantzi handienetariko bat dauka. Irakasle izateko, ikasleak maitatu behar dituzu. Bokazionalezko ekintza edo lana da hau, eta bokazio hori ez badaukazu, ez duzu mundu honetan ezer ez egiterik. Umeak edo haurrak irakaskuntzaren arima dira.
Elkarrizketa hau, asko balio digu jakiteko nolako irakasle mota izan behar garen. Horrez gain, jakin behar da irakasle on bat ez dela egun batetik bestera egiten, esperientzia hartuz eta esfortzu handiarekin lortuz baizik.
Sakonago egin behar duzue lana, sakonago pentsatu, sakonago hausnartu...
ResponderEliminarEz dugu oraindik bukatu. Astelehenerako egin behar den lana da hau
Eliminar